LES CÍCLIQUES | Cataluña

“Tábula”

Julieta Gascón Roque-k zuzendua (Zero en Conducta konpainiakoa)

Azaroaren 23an, ostegunarekin, 19:00etan
Publiko ororentzat, 8 urtetik gorakoentzat aproposa
Dantza eta txotxongilo antzerki fisikoa

Tabula rasa «orrialde zuria» kontzeptu filosofikoaren arabera, gizakiok gogo hutsarekin jaiotzen gara, ezagutza eta balibide guztiak ikasketaren fruitu direla, alegia. Istripu batean ostean, memoria berreskuratzeko edota benekotasuna aurkitzeko, gure protagonistak kontzeptu honen jatorria kolokan jarriko du. Bilaketa prozesuan, hitzak berak baino garrantzitsuagoa dela zein orrialdetan idazten ditugun.
Keinu, txotxongilo eta mugimendua anterkia biltzen dituen ikuskizuna dugu, norebere amodio propioa aldarrikatzen duena, generoaren ikuspuntutik.

Les Cícliques 2019an jaio zen, Arte Dramatikoko eskola berean ikasten genuen bitartean, emakume bezala jasaten ditugun frustrazioak, tabuak eta izkututako emozioak adierazteko espazio segurua sortzeko helburuarekin. Ordutik, elkarrekin gaude antzerkiaren bidez kezkatzen, arduratzen eta artega sortzen gaituenari ikusgarritasuna eman nahian. Gure apustua antzerki kritikoa eta sozialaren aldekoa da.
Ildo honi jarraituz OFEC gure lehendabiziko ikuskizuna sortu genuen, 2019ko martxoaren 8an, Emakumearen Egunean, isilarazitako emmakumeen ahotsak adierazteko helburuarekin publikoaren aurrean. OFEC ikuskizunean, Les Cícliques konpainiaren lenguaia sortu genuen. Egun, disziplina anitzak erabiltzen ditugu: antzezpena, dantza, txotxongiloak eta beste baliabide eszeniko baztuk, beti ere, helburu poetiko batekin.
Konpainia bezala dugun helburua, lenguaia artistikoen bidez, ahalik eta persona kopuru handienera heltzea da, testuek ala hizkuntzek sor dezaketen mugak eta ostopoak saihestuz, gorputzaren lenguaia unibetsala baliatuz. Emozioak iraultzea, erreakzioak, aldaketak eta pentsamendu kritikoa sortu nahian; emozioak ala haserrea sortzeko… edota dena batera, zergatik ez.