24 martxoa, 19:00etan

DANTZA

Altraste Dantza | Euskadi

“Lutienier”

Diziplina eta jakintza ezberdinen espezializazio eta uztarduran beteriko munduan, LUTINIERREKO taldeak soinuaren, mugimenduaren, argiaren, eszenaren eta hitzaren lankide eta artisau taldetzat aurkezten du bere burua, bizitzak birjaio eta berriro hasteko eskaintzen dizkigun aukeren inguruan galderak egin eta luzatzeko, gu abiapuntu itxaropentsu eta zehaztugabea batean ipiniz eta unean unekoa gogobetetasunez sentitzeko plazera, iragankorraren plazera edo ahanzturaren izua, dastatzeko aukera eskainiz.

LUTINIER Altraste Danza konpainiaren azken sormen-lana da, eta bere hamargarren urteurrenaren ospakizuneko parte da. Iñaki Azpillaga artistaren lankidetzari esker sortu da, diziplina anitzeko moduan lan egitearen aitzindaria, eszenatokian diziplina artistiko bat baino gehiagorekin lan egiteko gai ziren sortzaile-interpreteak dituzten bi laborategi eszenikoren zuzendaritzaren gerizpean. Horregatik, LUTINIERREN, argiztapena, musika, eszenografia, hitza eta mugimendua ageri dira, interpreteek eurek eraldatuta, lehen pertsonan bizitzako bigarren aukerak hari eroale modura kontatuz; eta memoriaren eta ahanzturaren ondorioz, horien inguruan egiten dugun berrinterpretazioa agerraraziz, eszenan bertako konposizio eta berkonposizioko lan batean.

Zuzendaritza artistikoa: Zuriñe Benavente
Interpreteak: Zuriñe Benavente, Nelson Martinez, Ignacio Monterrubio, Magdalena Öttl, Nicolas Sanchez
Lankidetza: Iñaki Azpillaga
Argiztapen-laguntzailea: Cristina Gómez
Eszenografia-laguntzaile: Kike Blanco
Soinua: Ignacio Monterrubio
Ekoizpena: Altraste Danza
Hedapena: Marta Guzman
Eusko Jaurlaritzak Ekoizpenerako zein Gasteizko Antzerki Sareak eskainitako laguntzarekin
Danzalava, Kolectivo Monstrenko eta Como Pez en Bicicleta sormen-espazioaren lankidetzarekin.

Altraste 2014az geroztik Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubiok zuzendutako konpainia da, eta beren ikuskizunetan musika, dantza eta testua uztartzeagatik nabarmentzen da.
2024an hamargarren urteurrena ospatzen du, bi sormen-lan berri estreinatuz: LUTINIER, iraupen luzeko pieza, leku zehatzerako, eszenan bost interprete biltzen dituena; eta EL BOLERO, kaleko pieza laburra, gorputza eta musikarekin duen harremana ardatz hartuta.
Altraste Danza konpainiaren aurreko ekoizpenetan, lotsagabekeria, aisetasuna eta anabasa erakusten zaizkigu Nancy en Vietnam lanaren kasuan, Txubio Fernandez de Jaureguiren lankidetzarekin; edota sentsibilitatea, edertasuna eta ongizatea, Mientras llueva lanaren kasuan.
Bere ibilbidean, azpimarratu behar da zenbait artistekin izandako lankidetza, besteak beste: Maria Scaroni, Mark Tompkins, Katie Duck, Vera Mantero, Julyen Hamilton, Jeremy Wade, Guillermo Weickert eta Florence Augendre.

Aldi berean, ALTRASTE DANZA konpainiak DANZALAVA izeneko dantza eta mugimenduko nazioarteko Topaketak zuzendu eta koordinatzen ditu, egoitza Gasteizko ARTIUM Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoan duena. Horri esker, artista esanguratsuak bertaratu dira Gasteizera, besteak beste, Meg Stuart, Benoit Lachambre, Tino Sehgal, Mark Tompkins, Katie Duck, Vera Mantero, Monica Valenciano, Maria Scaroni, Sigal Zouk, Julyen Hamilton, Florence Augendre, Jeremy Wade, Mala Kline, Oscar Gomez Mata, Philipp Gehmacher, Iñaki Azpillaga, Thomas Hauert edo Marta Izquierdo.