Project Description

DANTZALDIA 2020 www.dantzaldia.org 
Museo Guggenheim Bilbao | Azaroak 21, 18:00etan

Ana Morales | Sevilla

Suite: “Sin permiso” Canciones para el silencio

KOREOGRAFIA
EMAKUMEZKO FLAMENKO DANTZARIA
FLAMENKO IKUSKIZUN ONENENA
VII Premios Lorca de las Artes Escénicas de Andalucía 2019
DANTZARI GIRALDILLO-a
Bienal de Flamenco de Sevilla 2018

“Deskubritzen duzunean ezer ez dela ausazkoa, Andaluziak neure azalaren parte zela ni neu baino lehenago, minak markatutako gizon bat existitu zela, eta minak isiltasuna eragin ziola, haren isiltasuna musika, arte, flamenko bilakatzen zela, odolez markatutako beste lurretara zihoazen bideak egon zirela eta bere odola ostera ere itzultzen dela bere lurretara. Haren berba mutuak haizeak eroan zituela eta haizeak dantza bihurtuko dituela…” Ana Morales

Dantza: Ana Morales eta José Manuel Álvarez
Musikariak: Juan José Amador (Cante-a), Juan Antonio Suarez “Canito” (Gitarra), Daniel Suarez (Bateria eta musika elektronikoa)
Zuzendaritza artistiko eta eszenikoa: Ana Morales, Guillermo Weickert
Koreografia: Ana Morales, José Manuel Álvarez
Kolaborazio koreografikoa: David Coria

Ekoizpena: Artemovimiento Daniela Lazary / Cía. Ana Morales
Ekoizpen laguntzailea: Jorge Limosnita
Ekoizle kideak: London Flamenco Festival (Sadlers ‘s Wells Theater), Festival de Jerez, Tanzhaus Düsseldorf
Management / banaketa / ekoizpen zuzndaritza: Daniela Lazary / Artemovimiento

Errejidorea: Jorge Limosnita
Soinu-sorkuntza eta soinu-teknikaria: Kike Seco
Argi-sorkuntza: Olga García (A.A.I.)
Kolaborazioak: Michio Woirgart musika elektronikoa / Sabio multi-instrument Contemporáneo: Ivan Bavcevic (Escuela de la Consciencia)
Eszenografia: Francisco Munzón
Jantziak: Pilar Cordero, López de Santos, Belén de la Quintana, Marcela, Cotelac

Esker onak: Conservatorio de Danza Antonio Ruiz Soler, Escuela Pública de Formación Cultural, Centro Cívico Juan Antonio González Caraballo (Torreblanca)

Geure baitan egon badaude leku batzuk gure ganbarak edo trastelekuak bezalakoak direnak. Haietan pilatzen ditugu, gauza ahaztuak balira bezala, urruneko oroitzapen batzuk, bizi izan ditugun une edo hartu-eman batzuk, era batean edo bestean markatu gaituztenak. Leku horiek geure baitako gune sakon batetik bidaiatzen dute eta arrazoiaren, ametsen eta memoriaren arteko arlo batean galtzen dira.

Ana Moralesentzat, aitaren gogorapena lotuta dago Andaluziarekin eta flamenkoarekin daukan hartu-emanari, artea eta bizitza ulertzeko manera bati. Hala ere, denbora askoan, aitak berak galarazi zion bere memoria, historia eta pertsonarako sarbidea, beti zegoelako isiltasun eta misteriozko hodei batean bilduta.

Berea den eremu horretan sartzen da Ana gaur, bertan daudelako auzi batzuen zergatiak, hala nola gizonekin, dantzarekin, flamenkoarekin… duen erlazionatzeko era. Eta Sin permiso (Baimen barik) egiten du, erritual pertsonal baten moduan, gogorapen haiekin topo egiteko eta haiek exorzizatzeko, gauzak txukundu eta aireari sartzen uzteko, iraganeko objektu eta jostailu haiekin ostera ere olgatzeko eta haiei beste zentzu bat emateko, bere hurrengo pausoetarako pistak beraietan aurkitzeko. Guillermo Weickert