
Bilboko Txotxongilo Jaialdia 2021
Andrea Díaz Reboredo | Madril
“M. A. R
Objektuaren bidezko diskurtso plastikoa
Kinuka dago argi bat etxean. Eguna hasi da. Mahai gainean eskuak Hiri osoa zeharkatzen duten marra zuzena, gero makurra, mailakatuta eta azkenean trazu desodenatuak margozten ditu. Puntu baten bukatzen du, trazoak bere bidaia bukatu du. Giroa hain hezea denez, arrainak leihoetatik sar litezkela.
Etxea bakarrik doa, kandelak haizez beteta.Objektuen antzerkian inspiratua. “M.A.R” objetuen manipulazioa aztertzen du, gorputzaren lan koreografiko baten bidez, laneko materialekin; espazio jakin baten eraikuntzaren inguruan bildutako objektuak; etxea.
Bi kontaketa gurutzatzen dira obra honetan; familia-etxe baten istorioa, espazioen eta haien esanahiaren inguruko hausnarketa tekniko-poetiko batekin batera.
Espazioan zeharreko diskurtsoa, honako premisa hauetatik abiatzen dena: “Arkitektura bizitzaren eszenatokia da. Kultura bakoitzak bere gune propioa sortzen du. Eta honetan eragindako aldaketak, beraien kultura moldatzen dute”.
Egurra, papera, argazkiak, eguneroktasuneko tresnak, marrarrazkiak… eta abarren materialen bitartez bidai bat, non denak batzean mugimendu zehatzez egindako gorputz ariketa baten, gelditzen ez den gune pentsatzailea eraikitzen dute.
Egilea eta interpretea: Andrea Díaz Reboredo
Kanpoko begirada: Xavier Bobés Solà
Eraikuntza objektiboa: Andrea & Pablo Reboredo
Musika: Dani León