Zer(K)nias
Annika Pannitto | Madril
“Balizko beste birtuosismo bat”
Testua: Óscar Cornago
GELDITU EGIN NAIZ. GELDI. EZ DUT DEUS ESPERO. EGONEAN NAGO, BESTERIK EZ. ARNASA HARTZEN DUT. INGURURA BEGIRA NAGO. ESPAZIOA EZAGUTZEN DUT BERRIRO.
MURRITZA. BETEA. HURA HUSTEA ERABAKI DUTE. UNE HAU INFINITUA DA. NIRE INGURUAN BIRATUZ NOA.
NIRE ARDATZAREN BUELTAN. URRUNEKO PUNTUREN BATERA SO. INOZO AURPEGIAREKIN. MUNDUA LEHEN ALDIZ DESKUBRITUZ.
Dantza hau arau sinple gutxi batzuetatik azaleratzen den baterako espazio modura irudikatzen dugu. Topaketa bat, elkarren arteko ariketa bat, gertatzen denari buruzko solasaldi bat.
Hastean tematu, tarteak dantzatu, amaiera ere baden bitarteko bilakatutako hasteko modu bat, artean hasi ere egin gabe. Mugimendu batek uzten dituen lorratzak jaso. Berriro hasi. Entzun.
Denborak partekatzeko bare eta arreta leku bat. Sartu-irtenerako gonbidapena, egon eta ez egotekoa, norberak nahieran.
Koreografia eta dantza: Annika Pannitto
Testua: Oscar Cornago
Musika-gainbegiraketa:: Rodrigo Faina
Annika Pannitto
Italian jaio zen 1981ean Annika Pannitto. Koreografia-egile, dantzari eta koreografia garaikidearen esparruko ikerlaria da. Beste koreografia-egile batzuentzat dantzari modura ibilbide laburra jorratu ondoren (Adriana Borriello, Simona Bertozzi eta Alessandra Sini, kasu), 2007an bere kabuz lan egiteari ekin zion “Solitudo” piezarekin eta, ordutik, pieza eszenikoak, site specific lanak eta dantza-filmak sortu ditu. Ballet klasikoan bere prestakuntza funtsezkoa izan da teknikaren ulermenerako, eta dantza garaikidea deskubritu eta aztertzeko arrazoi nagusia izan da, mugimendu eta interes koreografiko pertsonal baten bere ikerketa inspiratu duena, hartan eraginez. Dances beneath the Oak izeneko bere azken piezak eta Piazza eta The Third Table proiektuak entzutetsuak dira oso ikerketa praktiko eta teorikoaren arteko loturaren ondorioz, Arnhemen ArtEZ-eko koreografiako MA-n zehar garatzen hasi dena, bertan graduatu baitzen 2014an. Bere lana antzoki eta jaialdi ugaritan aurkeztu da, esate baterako, Rotterdameko Rotterdamse Schowburg izenekoan, Madrileko Sofia Erregina Museoan, Giesseneko Diskurs ’15 Jaialdian, Berlineko Dock 11 izenekoan, Santarcangeloko Jaialdian, Vienako MAK Museoan, Lisboako Atelier RE-AL izenekoan eta Madrileko Danza Canal Zentroan. 2014az geroztik Table Conversation proiekturako lankidetzan da Erica Preli diseinatzailearekin. Argitalpen horretan diziplina ugaritako artistak nahasten dira metodologia eta jardun artistikoei buruzko solasaldi batean.
Oscar Cornago
Oscar Cornago Madrileko Zientzia Ikerketen Goi Kontseiluko Zientzialari Titularra da. Bere jardun ia osoa arte eszenikoei, filosofia estetikoei, jardun artistikoei eta espazio publikoari buruzko ikerketa akademikoaren alorrean garatu du. Bere azken lanen artean daude Ensayos de teoría escénica. Teatralidad, público y democracia, edo zenbait bolumen kolektibo, esate baterako, O teatro como experiencia pública, edo Hacernos un mundo. Ficciones colectivas y Conversar, habitar. Parte-hartzearen ideiari buruzko ikuspegi kritikoak. Egun, Juan Navarrorekin batera, Se alquila. Archivo vivo izeneko proiektua ari da garatzen.
