Bilboko Txotxongilo Jaialdia 2021

Bambalina | Valencia  

“Quijote”

Azaroak 20, 19:00etan | Guztiontzat
Mahai txotxongilo antzerkia eta hitzik gabeko aktoreak

Ordubete eskasean, mundu osoko ikusle eta antzerki kritikariek Bambalinaren Kixote maisulanaren lilura sentitu dute. Beltzez jantzitako bi ofiziale, mahai bat, argi-itzalen jokoa, keinukera zehatza eta musika ñabartua urtu egiten dira, Kixote mutu eta, hala ere, adierazgarria irudikatuz, oroipen goyeskoak, gotikoak, espresionistak.
Quixotek bakarrik, bere etxeko gela batean, obsesiboki irakurtzen ditu era guztietako liburuak erotu arte. Horrela hasten da heroi unibertsal honen eromena, Dulcineari dion maitasuna eta Sanchorekin duen harreman berezia erakusten dituen obra hau. Haize erroten abenturaren edo Maese Pedroren Erretaularen eszenaren (txotxongilo antzerkiaren barruko txotxongilo antzerkia) bitartez, ikusten dugu Kixote errealitatea eta fikzioa nola joaten den nahasten, harik eta, azkenik, ingurukoek umiliatu eta bere demonioek garaitu arte.

Zuzendaria: Carles Alfaro
Gidoia: Jaume Policarpo
Jatorrizko soinu-banda: Joan Cerveró
Txotxongiloen eraikuntza: Miguel Ángel Camacho
Txotxongilo-jantziak: ADAME
Ekoizpen exekutiboa: Ruth Atienza
Bideoa: Sergio Serrano
Ekoizpena: bambalina
Banaketa: Marisol Limiñana