Bea Insa  |  Euskadi

“Hípolito”

Zuzendaritza eta dramaturgia:    Antonio Morcillo López

 

Otsailaren 12a, ostirala. 19:00etan
ANTZERKIA
Fedraren mitoaren Berrikusketa Garaikidea

Ekintza Hipólitoren heriotzarekin hasten da, bere amaorde Fedrak gogoratuta. Arratsaldearen gainbeheran, Fedra bakarrik eta isolatuta geratzen da etxean, eta obsesionatzen hasten da; errua, damua, inozentzia, lotsa eta desioa bere arimatik ernatuko dira, oraindik ere bere semeorde Hipólitoren begiradaren bila dabilela.

Gure proposamenak argi adierazi nahi ditu asmoak: Marmolezko mahaitxo bat, ardo kopa bat eta alkandora zuri bat; sinbolismoaren eta egunerokotasunaren artean dauden objektuak. Antzezlearen gorputza eta lengoaia, guztiz hutsik dagoen espazio batean dantzan ari diren mugimenduak, eta antzerki-ekintzaren xede naturalera ahalik eta modu intimoenean heltzeko helburua, hau da, ikus-entzuleengana heltzeko helburua.

Interpretazio onenaren saria jaso du Cenit 2012 Jaialdian, Antzerki Ikertzaile Berrien Nazioarteko Lehiaketa (Sevilla).
Ekoizpena: perpetuummobile; Kataluniako Generalitateak babestuta eta Berlingo Tanzfabrik eta Bartzelonako Fábrica de Creación Fabra i Coats konpainien laguntzarekin.

Antolatzaileak: PERIPLO, Asociación Sociocultural Filohelena eta La Pacheca Collective. Funtzioaren ostean, mitoari eta bere izaera garaikideari buruzko solasaldi bat izango da.

Ikuskizuna gaztelaniaz.
50 min.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Antonio Morcillo López, Bea Insa
Biolontxeloa: Nerea Aizpurua
Argiak: Patxi Pasqual
Diseinuak: Espazio eszenikoa eta jantziak: perpetuumobile
Argazkiak eta ikus-entzunezko baliabideak: Jordi Boixareu (www.jobopa.com)
Produkzioa: Susanna Garcia, Laura Perramon, Rosa Moliné

BEA INSA. Antzerki munduan lan egiten du. Valentziako Teatre Escola zentroan Maskara arloan lizentziatu zen, Arte Dramatikoan. Beste zentro batzuetan eta hainbat artistarekin aritu da ezagutzak bereganatzen: Odin Teatret (Danimarka), Milango Ricerca Teatrale, Ecalante Antzokia, Roberto Romei, Patrick Rabier, Song of the Goat, Julie Goell, Karmele Aranburu, eta abar. Hogei bat lan profesional egin ditu. Horien artean honakoak nabarmenduko genituzke: “La cabeza del Dragón” (Máscara Teatre); Con Ship of Fools “Los cuentos de Canterbury” (G. Chaucer);”Medea Material” (H. Müller), “Vidas Pasadas” (Ángel Mirou)… Beste batzuen artean. Bere ikuskizunekin Espainia, Frantzia, Holanda, Alemania, Polonia, Argentina, Mexiko, Italia, Grezia eta Maltan zehar ibili da. Gaur egun Bilbon bizi da. Ramón Barea eta Pako Revueltasekin lan egin du, besteak beste. Maite Agirreren laguntzailea da Donostiako Unibertsitateko Antzerki Aretoan.

ANTONIO MORCILLO LÓPEZ – Eszena zuzendaria, eta Zuzendaritza Eszeniko eta Dramaturgia arloko lizentziatua Bartzelonako Institut del Teatre zentroan. Hiru aldiz irabazi du SGAE saria, 2013an “Bangkok” lanarekin, 2007an “En experimentos con ratas” lanarekin, eta 2001ean “Despedida II” lanarekin. 1998an Marqués de Bradomín saria irabazi zuen “Los Carniceros” lanarekin.
Zuzendari moduan, honako lanak taularatu ditu: Bangkok (Grec Jaialdia, 2015), Cavallitus (Sitgeseko Nazioarteko Jaialdia, 2001), Fora davant la porta, W. Borchert-ena, (Versus Teatre 2006), Backstage (Ca l’Estruch, 2009) i Aoi, Y. Mishima-rena (ESAD Vigo, 2010), beste batzuen artean.
Zuzendaritza eta dramaturgia irakaslea izan da Galiziako ESAD zentroan, 2008tik 2010era.