Cinema Sticado | Galicia 

“STRPTS / Fin de temporada”

Otsailak 29,larunbata, 20:00etan 
martxoak 1,igandea, 19:00etan/strong>
ANTZERKIA-ZINE

Nork mugitzen ditu hariak?

“STRPTS / Fin de temporada” izeneko lana zuzeneko zinema ikuskizun bat da (edo multimedia antzerkia, edo transmedia antzerkia). Hainbat antzerki teknika konbinatzen dira, hala nola objektuak, txotxongiloak, itzalak eta aktoreak, irudi eta soinuen zuzeneko proiekzioarekin.

Cinema Sticado Taldeak intrigaz, umorez eta magiaz ondu du manipulazioari, botereari eta horien aurka egiteko aukerari buruzko lan hau, bere baliabide analogiko eta digital guztiak erabiliz.

  • zuzeneko zinema · performance · txotxongiloak · objektuak · itzalak ·
  • bideo-proiekzioa · irudia, soinua eta zuzeneko musika ·

Bi frikik film bat egiteko asmoa dute, oihan bat desagertzeko zorian da, bi iheslari etxe isolatu batean daude zain, ministro bat eta bere semea botere-gosez dira, eta, horren guztiaren erdian… maletatxo bat.

Aktore manipulatzaileak: Xosel Díez eta Helena Varela
Sorkuntza: Xosel Díez & Helena Varela
Testua: Julio Fer & Xosel Díez
Irudiak:  Xabi Varela
Aholkularitza dramaturgikoa: Noemi Rodríguez
Led argiztapena: Man Nuñez
Esker bereziak: Katja Vetter (NL) (audio slice/jockey)

Zuzeneko film bat egin dugu hiru kamera eta bideoak egiteko sistema bat erabiliz. Azken hori software libre baten bidez sortua da eta mugikorraren bidez maneiatzen da. Objektu eta tresnen bidez zuzenean egindako soinuen prozesatze digitala hartzen dugu abiapuntu, unean bertan egindako oinarriak erabiltzen ditugu, eta kantatu ere egiten dugu.