ZINEMA HIRIAK
“Zinema eta hiriei buruzko zikloa
– Rosas dants Rosas –
un film de Thierry De Mey
8 de julio a las 20:030h
Entrada libre Aforo – Reducido Covid19
CIEN de DANZA
1983an, Anne Teresa De Keersmaeker belgikar koreografoak Rosas danst Rosas lana estreinatu zuen. Emanaldi hori erreferente bihurtu da dantza postmodernoaren historian. Pieza hau bere aurreko produkzioan abiatutako minimalismoan oinarritzen da, Fase (1982) lanarena, hain zuzen. Mugimendu abstraktuak egitura koreografikoen oinarria dira, eta errepikapenak funtsezko egitekoa betetzen du. Mugimenduen joera basatia arindu egiten da unibertso (itxura guztien arabera) femenino baten barneko eguneroko keinu txikiekin. Nekeak eta ekimenak koreografiaren egitura zorrotzarekin kontrastatzen duen tentsio emozional bat sortzen dute. Pieza hau zinemara eraman zuen gerora Thierry De Mey konpositore eta zuzendariak 1997an, koreografia-egilearekin berarekin batera. Leuven hirian egin zen errodatze lana, Henry Van de Velde arkitekto eta diseinatzailearen estudioetan. 1902an Weimarko arte aplikatuen eskola sortu zuen, 1919tik aurrera funtzionatzen hasiko zen Walter Gropiusen Bauhaus eskolaren aurrekaria.
ROSAS DANST ROSAS
Zuzendaria: Thierry de Mey
Koreografia: Anne Teresa de Keersmaeker
Herrialdea: Belga
Urtea: 1997
Generoa: Dantza
Kolorea, 57 min.

ROSAS DANST ROSAS
XX. Mende osoan eta gaur egunera arte, Europako hiriak asko aldatu dira, eta haien itxura zein herritar profila egokituz joan dira.
Zinema hiriak izeneko zikloa Euskadi eta Nafarroako Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatu du. Eraldaketa horiek islatu dituzten iruditeriak aztertzea proposatu dute, ibilbide bat egitea, hiri eta gizarte aldaketak eta horien jatorrian egon diren gertakariak erakutsi dituzten filmen bidez.
Jean-Luc Godard zinegilearen arabera, zinemak pentsamendua eta prestakuntza bideratzen ditu, eta bi aspektu horien arteko konpromiso hori da, hain zuzen ere, 2020ko lehen seihilekorako programatutako filmen ezaugarria. Umore ironiko eta kritikoa daukagu Trafic (Jean Tati, 1971) eta Zazie en el metro filmetan (Louis Malle, 1960); ustekabeko topaketak Le Bois dont les rêves sont faits (Claire Simon, 2015) lanean, Londresko kaleetan zehar inspirazio bila dabilen idazlearen gorabeherak Following (Christopher Nolan, 1998) pelikulan, edo haur etorkin batek idazle bohemio baten bizitza lasaian sartzean sortzen duena, Le Havre (Aki Kaurismäki, 2011) .
Rosas danst Rosas (1997) filmean Anne Teresa de Keersmaeker eta Tierry De Mey artisten begirada koreografikoan hiriko bizitzaren zatiak etxeko espazio intimorantz hedatzen dira. Henry Van de Velderen arkitektura eskolan egin zen azken hori, eta hiri eremuetako Nazioarteko Dantza Jaialdiaren (Lekuz Leku) harira txertatu da programan.