maiatzaren 11n , 12an, 19:00etan

DANTZA

Daniel Abreu | Madril

“Perro (2006)”

Dualtasunari, garaipenei eta barneko eta kanpoko borrokei buruzko bakarkako lana. Gerlaria eta otzana.
Behatzaileen, paretaren eta bere beldurren aurkako pertsonaia; airearen aurkako borroka da azkenean. Biluzten doan pertsonaia, behatzailearen aurrean etxekotutako animalia bat bezala geratu arte.
Hasiera batean hutsik dagoen agertoki batean kontatzen da dena, eta oraingoz pertsona bakarra sartzen da, ez pertsonaia bat; pertsonen istorio bat kontatzen duen pertsona bat. Denak bezala istripu fisiko eta emozionaletatik abiatuta sortu den pertsona bat.
Izenburutik hasten da istorioa, eta badirudi Perro dela egokiena, erdigunean basapiztiaren eta otzanaren artean, konfiantzaren eta amorruaren artean, senaren eta “emadazu hankatxoa”ren artean.

Sorkuntza, argiztapena eta interpretazioa: Daniel Abreu
Zuzendaritza-laguntzailea: Igor Calonge
Koordinazio teknikoa: David Benito
Musika: Max Richter, Piano Magic eta Skyphone
Banaketa: Elena Santonja
Argazkiak: Javier Paz
Iraupena: 55 minutu
Estreinaldia: El Canto de la Cabra (Madril), 2006ko azaroa
Laguntzailea: Provisional Danza, Carmen Werner
INAEM, birako laguntza

Daniel Abreu, dantzaria eta koreografoa, Tenerife uhartean jaio zen, eta bertan hasi zitzaion mugimendu fisikoarekiko eta adierazpen eszenikoarekiko jakin-mina eta interesa pizten. Gainera, bere prestakuntza artistikoan Psikologian lizentziatu zen, eta hori oso presente egon da bere koreografia-lanetan, sinbologia poetiko zainduaren bitartez.

Interprete gisa, panorama nazionaleko hainbat konpainiatan eta dantza- eta antzerki-taldetan garatu du bere lana; sortzaile gisa, berriz, hirurogei produkziok baino gehiagok markatutako sormen-ibilbide luzea egin du. Produkzio horiek herrialde askotan ikusi ahal izan dira, kritikaren, publikoaren eta hainbat sariren aitorpena lortu dutelarik. Izan ere, duela urte batzuetatik, dantzaren munduko gaur egungo talde nabarmenenetako bateko kide da.
Bere konpainia-proiektua 2004an sortu zen, eta sorkuntzen eta kolaborazioen bolumena izan zen gaur egun Cía. Daniel Abreu izenez ezagutzen dugunaren kontzeptua sortu zuena.
Aldi berean, beste sormen-errealitate batzuetatik hurbil jarraitzen du, Italian, Kroazian, Polonian, Espainian… beste talde eta sortzaile batzuentzako proiektuak zuzenduz, esate baterako.

Egindako ibilbidean zehar lortutako aitortzak dira, besteak beste, 2014ko Dantza Sari Nazionala (sorkuntzaren kategorian), Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emana; 2018an, Max Sarien protagonista izan zen, eta hautagai zen sari guztiak lortu zituen: Dantza Ikuskizun Onenaren Saria, Koreografia Onenaren Saria eta Dantzako Gizonezko Interprete Onenaren Saria, La Desnudez lanarengatik; bere ibilbidean zehar lortutako beste sari batzuk dira, esate baterako, Zuzendaritza Onenaren Saria 2010eko Santanderreko INDIFESTIVAL jaialdian; Koreografiaren Epaimahaiaren Saria Madrilgo XVIII. Koreografia Lehiaketan (2005); AISGE Fundazioaren dantzari bikainaren saria, American Dance Festival-era joateko (2005), Madrilgo XVIII. Koreografia Lehiaketaren esparruan (2005) jasoa; eta Maspalomaseko IV. Koreografia Lehiaketako dantzari aipagarrienaren aipamena (1999).