David Espinosa-El Local | Bartzelona 

“Una historia universal”

maiatzak 4, larunbata, 20:00etan
maiatzak 5, igandea, 19:00etan
OBJEKTUEN ANTZERKIA

Sarrerak 12€ | %50eko deskontua Web-orrialdean

“Historiak gertatutakoa kontatzen du; poesiak, berriz, gertatu behar zena” Aristóteles

Objektua elementu narratibo gisa erabiltzen jarraituz, historia unibertsala geure ikuspegitik antzerkira eramaten saiatu gara, gizakion garapena osatu duten gertaera esanguratsuetan zehar ikus-entzunezko ibilbide bat eginez.

Historia mota berezia, bukatu gabeko historia laburra, objektuen manipulazioaren, ekintza koreografikoaren eta itzalen proiekzioaren bidez kontatua.

“Historia modu xume, erraz eta ludikoan aurkeztu dugu, gauza sinplea balitz bezala, baina baita zerbait poetikoa, kezkagarria eta misteriotsuaren kutsuarekin ere. Narraziotik abstraktura jo dugu; eta bisualetik testualera, justifikaziorik gabe, gure lanei beti darien ironia gordin horrekin, urteotan martxan jarritako elementuak erabiliz. Kontziente izan gara, gainera, oso zaila dela eurozentrista ez den ikuspegi bat ematea”.

Gizartearen eta artearen munduaren gaineko izpiritu kritikoa eta ironiaz betea mantenduz, sorkuntza lan bakoitzean ikuslea harritzen saiatzen da, eta obraren partaide egiten, lanaren mekanismo eta planteamenduak bere horretan erakutsiz.
Interesado cada vez más por la creación de significado a través de la relación entre la forma, la luz y el sonido, ha profundizado en el concepto de espectacularidad planteando dispositivos que mediante métodos precarios y “low tech” generan efectos cargados de teatralidad.

Helduentzako jostailuen bidez esperientzia partikular bat eskaini nahi da; osagai ludikoak diskurtso artistikoak besteko balioa dauka, artisau moduan sortuak, etxean bezala.
Punkaren “egin ezazu zuk zeuk” dotrinari jarraituz, ikuslea sorkuntza garaikidera gerturatu nahi dute, artista elitista eta endogamikoaren figura saihestuz.

IDEIA ETA SORKUNTZA: David Espinosa
LAGUNTZAILEAK: Jordi Casanovas, África Navarro
ANTZEZLEA: Jordi Casanovas / David Espinosa
PRODUKZIOA: El Local Espacio de Creación / Festival TNT