DANTZALDIA 2021

David Marque  |  Portugal 

“Dança sem vergonha”

Abenduak 4-5, 19:00etan
DANTZA

“Azken urteetan dantzatzeko zenbait modu eta dantzan egiteko hainbat zio deskubritu ditut. Deskubritu dut etxean, ‘estudioan’ edota diskotekan nengoela dantzan jarraitzen eginarazten zidan plazer komun bat zegoela testuinguru guztietan. Lekuko gutxirekin, edo erabat bakarrik, formalismo musikalaren eta mugarik gabeko adierazkortasun emozionalaren artean, plazerezko dantza hori sortzen zen. Beharbada, lotsarik gabeko dantza hori Teatroan baino ez da existitzen eta beharbada soilik da posible espazio, denbora eta motibazio batzuen gurutzaketan: logela, umezaroarekin lotzen dudana; diskoteka, nerabezaroarekin lotuta, eta ‘estudioa’, helduaroarekin elkartuta. Teatroaren arloan, gonbidatuen eta interpretearen oraingoarekin lotzen dut emanaldian zehar.
Dantzatzen dudan bitartean, dantza-sentsazio hori berehalakoa da, eta bide batez, singlea bezain konplexua, erreferentziala eta tolesgabea, serioa eta dibertigarria, intimoa eta partekatua, teknikoa eta ezustekoa… dena batera”.

Sorkuntza eta interpretazioa: David Marques
Zuzeneko DJa: Joe Delon (hainbat autoretatik abiatuta)
Eremu eszenikoa: Tiago Cadete
Bideoa: Diogo Brito
Jantziak: Tiago Loureiro
Kanpo-begirada: Patrícia Milheiro
Zuzendaritza teknikoa: Gonçalo Alegria
Erresidentziak: Estúdios Victor Córdon eta EIRA/Teatro da Voz Kudeaketa eta administrazioa: Vítor Alves Brotas
Promozio-argazkia: Ágata Xavier
Ekoizpena: PARCA eta AGÊNCIA 25
Ekoizpen kideak: PARCA eta EIRA/ Cumplicidades jaialdia
Laguntzak: Curtas de Dança 2019 – Festival DDD Dias de Dança (bideoa), Self-Mistake – Bolsa de Experimentação

David Marques (Torres Novas – Portugal, 1985), interprete eta koreografo egiten du lan Lisboako bere basetik. Dantza ikasi zuen Lisboako Escola Superior de Dança – IPL-n, eta jarraipena eman zion bere koreografo prestakuntzari Montpellierreko Centre Chorégraphique Nationalean, Mathilde Monnierren zuzendaritzapean eta Calouste Gulbenkian fundazioaren beka batekin. 2007an hasi zen bere lan koreografikoa garatzen Motor de busca izeneko soloan, EIRAren laguntzarekin. Begiradaren eta denboraren gaiak interesatzen zaizkio, bere lanetan probabilitate gutxiko harreman-espazioak sortu nahian. Ido Federrekin batera sortu zuen Bête de Scène/Images de Bêtes/The Powers That B izeneko trilogia. Tiago Cadeterekin Apagão sortu zuen, iluntasunean interpretatzeko pieza bat. 2017an, Ressaca aurkeztu zuen Lisboako Culturgest-en eta 2019an Mistério da Cultura egin zuen sei interpreterekin batera. Pieza hori Mindeko Materiais Diversos jaialdiaren 10. edizioan eta Lisboako Teatro do Bairro Altoko zabalpen denboraldian aurkeztu zen, antzokia berriztatua izan ostean. Pieza biak izendatuak izan ziren Sociedade Portuguesa de Autoresen Prémio Autores ‘Melhor Coreografia’ sarirako. Orain gutxi aurkeztu du Cumplicidades jaialdian Dança sem vergonha bakarkako lana, Joe Delon DJarekin, Diogo Brito artista bisualarekin eta Tiago Cadete eszenografo eta artista bisualarekin kolaboratuz. Calouste Gulbenkian fundazioaren, Direcção-Geral das Artesen eta GDA fundazioaren babesa jaso du bere proiektu gehienen sorkuntzan eta hedapenean.
Bere sormen-lanarekin batera, artista askorekin kolaboratu du: Loïc Touzé, David Wampach, Francisco Camacho, Filipa Francisco, Tiago Guedes, Lucie Tumova, Maya Levy eta Hanando Mars (dantza); Raquel Castro eta Tiago Vieira (antzerkia) eta Emily Wardill (ikus-arteak). Bere kanpo- begiradarekin aldiro-aldiro laguntzen die beste artista batzuen lanei (Bruno Alexandre, Madeleine Fournier) eta entsegu-laguntzaile bezala ibili da beste kasu batzuetan (Filipa Francisco, Francisco Camacho, Loïc Touzé). Laborategiak zuzendu eta eskolak ematen ditu noizean behin Escola Superior de Dança – IPL, Jerusalem Academy of Music and Dance edota Danslab Bruxelles bezalako instituzioetan.
PARCAren sortzailea da.

En el marco del Proyecto de internacionalización “Al outro lado”, en colaboración con Quarta Parede y su “Festival Y” , en Covilhá-Portugal.

David Marques, 2019ko azaroa
David Marquesen Baila sin vergüenza objektu artistiko bat da, eta iragartzen duenagatik da bereziki interesgarria. Aurreko piezan –Mistério da Cultura– jokoa kultura desinstituzionalizatzea baldin bazen, eta zehatzago esanda, boterearen kultura, orain erakutsitako objektuan kontua da Teatroa ‘ikuskizun espazio’ gisa eta ikuslea kontsumitzaile gisa desinstituzionalizatzea. Dantza-lan honetan, dantzariak ikusleak gonbidatzen ditu bere apartamentuan dantzatzen ikus dezan, etxean entzuteko moduko playlist bat entzuten duten bitartean (Joe Delonen lan bikain bat, bide batez esanda). Dispositiboa bere sinpletasun koreografikoan dago: entretenimendu moduan, dantzariak nazioarteko diseinuko apartamentu horretan dantzatzen du eta inolako helburu narratiborik gabeko mugimendu orientalistak eta mediterraneoak ekartzen ditu gogora. Gehiegizko iraupen batzuek noizean behin ikuslearen interesa apur bat deszentratu badezakete ere, denei dantzarako eginiko deiak konpentsatzen du [gabezia], eta dantzaren, artistaren eta bisitarien arteko mugen jario horrek eta esandako eszenatokiaren desakralizazio erradikalak etorkizunerako objektu berriak iragartzen dituzte. AntónioPintoRibeiro,2020komartxoaren7a.