Emilio Manzano | Murtzia
“Proyecto Pueblo/Pubertad/”
Proyecto Pueblo // Pubertad bizipen eta kokapenezko pieza bat da; sustraiak, jatorria, ohiturak, folklorea eta izatea bera zalantzan jartzen ditu. Herriaren psikearen barruan kokatzen da, eta horrek pentsamenduari eta hor bizi diren eta bizi izan diren izakiei bola eragiten dien lantzen du.
Arte bizi, poesia eta plastikaren arteko proposamen honetan, irudiak esanahiz beteak daude; herriaren tradizioekin harremana duten eta beste esanahi batzuk ere hartzen dituzten zeinu, elementu eta objektuz eraikiak.
Sorkuntza eta interpretazioa: Emilio Manzano
Soinu-espazioa: Amaia Miranda
Argazkiak: Rafa Marquez
Campo/0/
Lanaren oinarria lengoaia eszeniko berrien eta beste ikaskuntza eta lan eremu batzuen ekarpenean oinarritzen da. Horrela, irudi eta teknologiaz lagundutako piezak lortzen ditu, subjektuaren eta objektuaren arteko harremanen bilaketan, esanahia eta adierazleen arteko dantzan, mezu bakar batean zentratu gabe, irakurketa aukera zabala eskainiz eta ikuslea estimulatu eta barne-eztabaida sortu nahian.
Hainbat muntaketa eszeniko zuzendu ditu, horien artean: Casposo – conferencia performativa- (Murtzia, 2019) Proyecto Pueblo//pubertad (Proszenia Beka, Getxo,2019) Furbytale, (Alacant 2018), Spoken Word Bilbao Internacional, Azkuna Zentroan (Bilbo, 2018), La culpa de todo la tiene War Disney? Circo Murcia antzokian estreinatua (Murtzia, 2018), Aséptico, Sevillako Festival de Encuentros Concentrados jaialdian, (2018), ¿Y después?, Linz-eko BrucknerFest jaialdian estreinatua (Austria, 2017), El vendedor de Fulgencio Martínez Lax, TeatroRomea antzokian estreinatua (Murtzia, 2016), Práctica de una cerda, Párraga zentroan (Murtzia, 2014), Soplo de aire, Párraga zentroan (Murtzia, 2013).
Gaur egun produkzio berri bat sortzen ari da Espainia eta Austria artean, “Cachucha-not just a Spanis dance-“ izeneko piezarekin.
– Crea Murcia 2012ko 3. Saria, “Mi vida”.
– Crea Murcia 2013ko 2. Saria. “Soplo de aire”.
– Crea Murcia 2015eko 2. Saria, “Lo mismo más un día”.
– Crea Murcia 2020ko 3. Saria. “Proyecto Pueblo//Pubertad”
– Proszenia Beka 2018-2019. Getxo Arte
