REGARDS CROISÉS | BEGIRADA GURUTZATUAK | MIRADAS CRUZADAS

Koreografia-trukea

Filipa Amorim | Portugal 

Tri_nity + Self-Portrait

Martxoak 25, 19:00etan
DANTZA
Piez honetan elkarrekin komunikatzen saiatzen diren ezaugarri ezberdineko hiru pertsonaia dira mintzagai.
Eta beren inspirazioa mugimenduaren behaketa eta azterketa da, testuinguru ezberdinetan, helburu ezberdinekin. Komunikaziorako oinarri gisa. Eta hortik aurrera, abstrakzioko elementuak gaineratuz. Pertsonaia bakoitzaren eite berezko eta bakana kontuan izanik, prozesua norberaren identitateen deskubrimendu gisa planteatzen da. Eta soilik lehendabiziko urrats horren ostean ezartzen da besteekiko elkarrekintza bat.
Zer sakrifikatu edo nabarmendu behar da elkarrekin komunika gaitezen? Non dago baterako gakoa eta oreka eta nola funtzionatzen du maila fisiko eta pertsonartekoan?
Pieza honetarako zehazki sortutako Miguel Resende Bastosen musikak ere komunikazioaren ildo horri jarraitzen dio eta koreografiaren paraleloan garatzen da, baina berezko adierazpen batekin, pertsonaiei espazio indibiduala emanez eta elkartzeko faseetan bidelagun gisa agertuz. Publikoa eraldaketa horretan laguntzen duen giro murgiltzaile eta intentsu batekin.

15min
Koreografia: Filipa Amorim
Musika: Miguel Resende Bastos
Jantziak eta argiaren diseinua: Filipa Amorim
Dantzariak: Alexandre Demont, Dario Regaglia, Noemi Emanuela Martone
Ekoizpena: Theater Hagen (Hagen, Alemania)
Programa: Substanz trifft Schumacher
Ekoizpen Exekutiboa: Marguerite Donlon, Gennaro Chianese

SELF-PORTRAIT
Koreografia-ikerketa honetan “intimoa”, “pertsonala”, “zaurgarria” eta “energia leherkorra” izan ziren hitz gakoak. Inspirazio-iturria “Pro-fémima” da, Carolyn Kizerren poema feminista bat, azkenik oso elementu garrantzitsu izan zena.
Pieza honen ikerketa fisikoa muskulaturaren gaineko edozein kontrol erabat askatzean datzan ariketa jakin baten ondorio da, kasu honetan lurrean etzanik, eta berau gainazal eta tenperatura legez sentituz. Garuna edozein barne bulkadara, fisio zein emozionalera, irekiarazten duen kontzientzia-egoera, tasun bakanak dituen energia baten sotiltasuna ahalbidetzen duena.

13 min
Poema: Carolyn Kizer “Pro Femina” (zatiak)
Koreografia: Filipa Amorim
Musika: Miguel Resende Bastos
Dantzaria: Filipa Amorim
Musikaria: Uroš Ugarković (pianoa)
Narrazioa: Amber Neumann
Jantziak: Filipa Amorim eta Amber Neumann
Argiaren diseinua: Filipa Amorim