Filipe Moreira | Oporto

“Escuta”

REPTIL producciones

Urriak 29, 19:00etan
DANTZA

Escuta isiltasunari buruzko ikuskizuna da, gorputzaren eta ahotsaren aurkikuntzaren alderik primitiboenari lotua.
Artistaren eta publikoaren arteko topaketa intimo eta sentsorialetik abiatuta, pieza honek bi kontu esnarazten ditu: isilean ezkutatzen denaren entzuketa eta harekin harremanak izateko moduari buruzko hausnarketa.

Sorkuntza eta interpretazioa: Filipe Moreira
Sorkuntzan laguntzailea: Nelson Rodrigues
Zuzendaritza teknikoa eta argiztapen diseinua: Mariana Figueroa
Ekoizpen exekutiboa: Luísa Teixeira
Ekoizpena: Réptil Produtora Cultural

Filipe Moreira, Oporton jaioa, Réptil Produtora Culturalaren sortzailea da. Bertan zuzendari artistiko eta ekoizle lanak egiten ditu bai Portugalen bai nazioartekoan. Antzerki eta dantza interpretea, kantautorea eta arte performatiboetako irakaslea da.
Sortzaile gisa, 2020an Bolsa de Criação Isabel Alves Costa irabazi zuen, eta dantzari gisa, Bolsa Caravane delakoa Porosus fundazioaren Centre National de la Dansen (Frantzia) 2017an. 2012an, kale-antzerkia ikertzen aritu zen Brasilen, eta aldi berean, São Pauloko Companhia Do Mioloren ekoizpen-laguntzaile gisa aritu zen. Bestalde, kultur ekoizpenaren arloan, show manager funtzioak betetzen ditu EventBox enpresan, Arabiar Emirerri Batuetan.
Pony – Bar Cultural enpresaren sortzailea eta programatzailea izan zen eta Visões Úteis taldeko artista elkartua ere bai. Antzerki eta dantza interprete bezala honako konpainia eta erakunde hauekin jardun du besteak beste: Trisha Brown Dance Company (AEB), Willi Dorner (AUT), Emmalena Fredriksson (SWE), Madalena Victorino, Aldara Bizarro, Sofia Dias & Vítor Roriz, Companhia Instável, Joana Providência, José Carretas, Teatro de Montemuro, Teatro do Frio, Teatro de Ferro, Radar 360º Associação Cultural, Comédias do Minho, Quarteto Contratempus eta Peripecia Teatro.
2013an Koreografian lizentziatu zen Falmouth Universityn (Erresuma Batua), eta 2009an Calouste Gulbenkian fundazioaren laguntza izan zuen ACE-Academia Contemporânea do Espetáculon antzerki-interpretazio arloko heziketa jasotzeko. Horrez gain, kantu liriko eta figurinen diseinu ikasketak egin ditu.