Inês Campos | Portugal 

Coexistimos

Martxoak 5,19:00etan | Estreinaldia Estatuan/strong>
DANTZA

(Coexistimos) bat izatearen eta horrenbeste izateko desiraren desafioari buruzko metaforen bilduma da. Tigrea eta hezlea izatea, pailazo tristea eta irri-leherketa bat, hainbat gorputz bizitzea, zure ametsetako errealitatea izan nahia. Itsasoko olatuaren antzera, enbata horiek zeharkatu eta horietako bakoitzean izateko bete-betean.

noraezean ibiltzea berez da helburu.
Horren eldarnio ona, ezen magia modura sentitzen baita.

Une bakoitzean zerbaitekin sinestea zintzoki.
Ondoren, sinesmenak alda daitezen uztea.
Errealitatea zentzumenen menderakuntzari dagokionetik abiatuz harago dagoena agerrarazten digun metafora bailitzan interpretatzea.
Metaforek adimenak gogoa interpretazio logikoekin lauso ditzan ekiditen du, bizitzan, hartan sakon eta misteriotsuago den haren adierazpena intuitzeko aukera emanez.

Kontzeptua eta interpretazioa: Inês Campos
Diseinua eta soinua: Inês Campos, Filipe Fernandes, João Grilo
Argiaren diseinua: Inês Campos, Mariana Figueroa
Marrazkia – proiekzioa: Raphaël Decoster
Eszenografia eta objektuak: Inês Campos, Mariana Figueroa, Marta Figueroa
Kanpo begirada: Pietro Romani
Eskerrak: Antonio Campos, Miguel Carneiro, Jorge Soares, JAS, Johannes Hallikas, Maria Lis, Feio, Ni Arauujo, Pedro Marques, Tiago Candal, Teia Campos, Tânia Carvalho
Ekoizpen exekutiboa eta hedapena
Eira – Teresa de Brito eta Tiago Sgarbi, with the collaboration of Sandra Carneiro EIRA Portugaleko Ministerioak (Kultura Ministerioa, Arteen Zuzendaritza Nagusia) babestutako arte-egitura bat da
Laguntza
Portoko Udal Antzokia, Ferroko Antzokia

Arte-egoitzak
Campo Alegreko Antzokia, Companhia Instável, Högskolan för scen och musik Göteborg, Ferroko Antzerkia, deVIR CAPa, Free Flow, Bando dos Gambozinos
Arte Eszenikoen O Espaço do Tempo Portugaleko PT. 21 Plataformako 7. ediziorako hautatutako ikuskizuna

INÊS CAMPOS Porto, 1990
Koreografia-egile, performer, artistak musikal eta bisual modura egiten du lan. Inêsek gorputzaren eta haren leku sinbolikoaren arteko harremana arakatzen duen arte-proiektu hibrido bat sortu du, poesia pragmatikoaren edo errealismo magikoaren imajinarioaren bidez, erreala eta irreala dena elkarren alboan ipintzen dituena.
Considerate “lillia” musika-ikuskizuna estreinatu zuen Teresa Camposen lankidetzarekin, [Portoko Udal Antzokia, 2022] eta “Coexistimos” [Festival Complicidades 2018] eta “Artificiu” [Teatro do Bairro Alto 2021] bakarkako bere lanekin dabil ibiltari.
Sofia Dias&Vitor Roriz, Flora Détraz, Marta Cerqueira, Kalle Nio eta Tânia Carvalhorekin ikuskizunetan kolaboratu eta jarduten du eta “thistakestime” izeneko kolektiboa sortu zuen Filipe Pereira, Matthieu Ehrlacher, Ola Osowski eta Helena Martosekin batera. Catarina Vasconcelos, Cláudia Varejão eta Henrique Câmara Pinaren film luzetan parte hartzen du.
Kantuan aritu zen album eta kontzetuetan Jose Mario Branco, Jilio Pereira, Manel Cruz, Lula Pena, Amelia Muge, Perota Chingo eta Daniel Pereira Cristorekin eta “Sopa de Pedra” banda sortu zuen beste kide batzuekin. Banda horretan konposatu egiten du, abestu egiten du eta artista grafikoa da.
Graduatua Musikako Goi Kontserbatorioan Biolontxelo eta Dantzan, Lisboako Dantzako Goi Eskolan, Lisboako Danca PEPPC Forumean eta Pariseko Jacques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskolan, eta Musika Animatzaileen Prestakuntza egin zuen Porton.