Javier J. Hedrosa – Nestor Garcia | Valentzia

“Fosc”

Martxoak 11 eta 12, 19:00 | Estreinaldia Euskadin/strong>
DANTZA-PERFORMANCE

Arte eszenikoetako ikus-entzulearen papera, artxiboa eta antzerki-esperientziaren memoria indibidual zein kolektiboa ikertu eta haren inguruko gogoeta egiten duen proiektu eszenikoa. Zer gogoratzen du ikus-entzuleak? Zerk utzi dio lorratza? Zerk egiten du antzokira itzul dadin? Horregatik, prestaketa eszenikoa besaulkien patioan kokatzen da eta ez “eszenarioan”; hain justu, hartatik tokiko ikus-entzule zenbait protagonista bilakatzen dira beren memoriak zuzenean kontatuz.

Bestalde, ikus-entzuleari eta bere esperientziei espazioa eta esangura emateko arte eszenikoetako ikus-entzule ezberdinak gonbidatzea erabaki genuen beren antzerki-memoriak partekatu eta horietako zenbait eszenaratzerako baliatzeko, antzerki-esperientzia egintza komunitario modura ulertuta, egile, obra eta ikus-entzuleek parte-hartze bera izanik eratzen den gertakizuna. Ikus-entzulearen begirada azpimarratzeko, prestaketa eszenikoa irauli egin dugu ekintza besaulkien patioan lekutuz, eszena hutsik utziz memoriari deitu eta berau proiektatzeko eremu gisa. Horrela, egile/dantzari rola eszenan piezako oso une jakinetan azaleratzen da, kontrapuntu modura.

Kontzeptua eta sormena: Javier J Hedrosa eta Nestor Garcia
Kolaboratzaileak: Rafael Ridaura eta Jose Julian
Bidelagun: Tatiana Clavel
Kanpo begirada: Sofia Asencio
Argien diseinua: Diego Sanchez
Javier J Hedrosaren ekoizpena
Babesleak: Graners de Creació, Espai Inestable, Dansa València, La Nau Ivanow (Bartzelona), Centro Coreográfico de la Gomera, IVC.
Eskerrak: Santi de la Fuente, Laura Pastor, Fernanda Medina, Teatro de lo Aus- ente, Itziar Barriobero.