Residencia de Creación

Javier Liñera  | Euskadi  

“Lo peor que le puede pasar a un niño”

Sorkuntza-egonaldia
otsailaren 19tik 29ra
ANTZERKIA

 Javier Liñeraren testu bat da “Lo peor que le puede pasar a un niño” (euskaraz, “Mutiko bati pasatu dakiokeen okerrena”).
1975ean jaiotako mutiko baten bizitzaren nekropsia da antzezlana. Mutikoak berak eta haren alter egoak, Barbiek, egiten dute nekropsia. Haren maskulinitatea nolakoa den erakutsiko dio erraien analisiak, eta familiako, hezkuntza arloko, erlijioaren arloko eta lagunen arteko irudi maskulinoek nola eragin dioten.

Gaztelaniaz egindako antzerkigintzako Max Aub Saria irabazi zuen testuak 2023an, Valentzia Hiriko Literatura Sarietan, eta egonaldi hau izango da egingo den lehena. La Fundiciónen egingo da, eta testua lantzen hasiko dira. Helburua ez da testua muntatzea, harekin lan egitea baizik, beste material bat gehiago balitz bezala. Testua ez da izango sorkuntzaren oinarri bakarra. Piezak izan ditzakeen askotariko materialetan zehar nabigatuko dute, eta material horiekin lan egin/jolastuko dute, zer pieza izan daitekeen ikusteko, sorkuntza prozesu horrek nora bideratzen dituen ikusteko. Irekita egongo dira, eta piezak berak zer gordetzen duen ikusiko dute, testuaren hierarkia galtzeraino. Testu-sorkuntzak, gaiari dagokionez, hierarkia hori galdu nahi du. Hortaz, zergatik ez du galduko sorkuntzak? Hala, edukia eta forma bateratzen joatea lortzen da.

Antzezlanean bi pertsonaia agertzen badira ere, lehenengo egonaldi honetan testuaren hitzen eta hutsuneen gaineko ikerketa-lan bat egin nahi da. Hurbilketa intimo bat da, piezak berak izaera intimista baitu. Haren irudien, testuren, hitzen, ekintzen, paisaien, pertsonen… gainetan hegan egitea da.