Urtarrilaren 20an eta 21ean, 19:00etan

UMOREZKO ANTZERKI

Joan Estrader | Madril

“Sal”

Joan Estraderrek, hitz-jokoz eta irudiz beteriko bere sormen-unibertso partikularraren bitartez, Giorgio Gaber kantautore italiarraren abesti batzuetan eta Gonçalo M. Tavares idazle portugaldarrengan oinarritutako ikuskizuna aurkezten du.
Paseo absurdo eta poetiko bat hitzen aldirietatik.
SAL lana jolasten da hitzarekin, egunerokotasunarekin eta absurdoarekin. Gonbita egiten digu ikusi, idatzi eta entzuten dugun guztia beste zerbait dela hausnartzera. Hitza ez da laua: dinamikoa da, beti du bigarren edo hirugarren irakurketa bat. Ezustekoa gertatzen den ikuskizuna da, eta eldarnioz, hitz-jokoz eta umorez osatutako errezeta du. Proposamen desberdin eta originala: hitzen adierazlearen eta adieraziaren arteko desoreka erakusten digu.

Sal refinada, sal gorda, sal de dudas,
sal de casa, sal de ahí, sal de aquí
sal marina, sal del Himalaya, sal de Ibiza,
Sal, Flor de Sal.
Joanekin ez dakizu inoiz zer pentsatu. Badakizu seriotasunez ari dela, baina gauzak egiteko duen moduagatik –abstrakziotik hain hurbil– besaulkian iltzatuta uzten zaitu.

Sortzaileak: Joan Estrader & Ana M Ruiz
Zuzendaria: Ana M Ruiz
Interpreteak: Joan Estrader
Eszenografia: Enrique Cameno
Jantziak: Vistt
Argazkiak: Linda Quezada
Produkzioa: Producciones absurdas

Antzerki absurdo eta umorezkoaren hogei ikuskizun baino gehiago sortu eta produzitu ditu, eta munduko hainbat eta hainbat agertokitan zehar ibili da bere PEZ EN RAYA, JUANCALLATE eta REALLY REALLY umorezko antzerki-konpainiekin.
Shanghaiko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Edinburgoko Antzerki Jaialdia, New Yorkeko Clown Jaialdia, Italiako Absurdo Castelvetro Jaialdia, Kolonbia, Costa Rica, El Salvador…