Kabia Teatro & Teatre de L´enjòlit | Euskadi – Cataluña
“El alimento de las moscas”
Birrindutako patu baten pusketak azaltzen dira hemen. Kondenatu batenak dira, telebista-irudi hotzetan kazetarien artean, poliziez inguraturik, esku-burdinak jarrita eta burua jantzi batekin estalita ikusten dugun kondenatu horietako batenak. Une labur batez antzemango dugu, berehala autoan sartu eta epaitegitik zein gaurkotasuneko albistegietatik aterako baitute. Muin horren bila, “munstroaren” bakardadean sartu gara.
Kabia Teatro ikuskizun sorkuntzan eta antzerki formakuntzan diharduen antzerki konpainia egonkorra da. 2006an sortu zen Ikerkuntzarako espazio gisa. Bere sortze-lanetan eszenako aspektu guztiak zaintzen saiatzen dira, objektu, testu, musika, ekintza eta argiztapenaren artean lotura organikoa, bizia eta ierarkikoa ez dena sortuz. 2017an eta 2010ean Euskal Antzerki Ekoizpen onenari ERCILLA SARIA.
Teatre de l’Enjòlit 2007an sortzen den Kataluniako aktore konpainia bat da, Institut del Teatreko lan eta esperimentazio talde bezala. Bere lehen obra eta gero, “Potser somniar” (Institut del Teatreko Adrià Gual 2007 Saria), euren ibilbidea lan ildo bat definitzen joan da: gaurkotasunarekin konprometitua dagoen antzerkia, basatiki kritikoa, zorrotza eta energiaz betea.
Testua: Eusebio Calonge
Espazio-eszenikoa eta zuzendaritza: Borja Ruiz
Zuzendari laguntzailea: Núria Serra
Antzezlea: Amau Marín
Abestia (off ahotsa): Yolanda Bustillo
Soinu espazioa: Roger Marín
Argiztapena: David Alcorta (AAI)
Jantziak: Azegiñe Urgoitia
Argazkia: Aleix Marín
Kartela: Ane Pikaza
Txosten diseinua: Pol Marín
Eszenografiaren eraikuntza: Joseba Uribarri, May Servicios para Espectáculos
Zuzeneko argazkiak: La Absurda Zurda
Bideo laburra: Pausa Digital
