2020 Zirkuitua – Areto Alternatiboen Sarea

LED SILHOUETTE |  Nafarroa

CREEPY CRAWLY”

azaroak 7, 20:00etan 
azaroak 8, 20:00etan 
DANTZA
Venta de entradas

Emozioetan espresioa kontrolatzea da haurrak ikasi beharreko lehendabiziko ikasbideetako bat.
Gizonak negarri eutsi behar dio, jendaurrean ezin du bere maitasuna gehiegi adieraziz, menderatzaile izan behar du eta, zenbaitetan, baita erdeinuzkoa ere. Finean, indartsu agertu behar da bestearen itxurarik ez izateko, ustez ahul denarena, eta irain eta gutxiespenen xede denarena.
Behatzen ez gaituztenean eta eroso sentitzen garenean gure ahuldadea agertzen da, konfiantzen dugun pertsonaren aurrean azaleratu egiten gara eta gure lotsak baztertu egiten ditugu, afektibo nahiz gorputzekoak.

Koreografia eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Lopez eta Martxel Rodriguez
Interpreteak: Martxel Rodriguez, Edoardo Ramirez, Marcos Martincano (Carlos Roncero, Cover)
Soinu espazioa: Anne James Chaton, Mica Levy, M. Ostermeier, Jon Lopez
Argiztapenaren diseinua: Andoni Mendizabal
Jantzien diseinua: Lola Garcia / Iñaki Cobos
Creepy Crawly 2017an sortu zen “Sortutakoak 10” sormenerako laguntzarako programari esker Gipuzkoako Dantzagunean.
Proiektuaren babesleak: INAEM eta Dantza Konpainia Nazionala 2019rako egoitzarekin. Espainiako Kultura Elkartea “Mostra Espanha” 2019 barnean, Portugalen.

Konpainia Martxel Rodriguez eta Jon Lopezek sortu eta zuzentzen dute, egoitza Lesakan, Nafarroan, izanik.

“La Veronal” edo “Kukai Dantza” konpainietan interprete modura jorratzen duten jardunari utzi gabe, 2016an beren sortzaile etapari ekin zioten dantzaren diziplina ezberdinetan prestatutako eta arte garaikidearen eragina jaso duten artisten kolektiboa elkarrekin gidatuz.
2016an “Moira” izeneko lehen pieza estreinatu zutenean, elkarren artean ekoitzia eta Valentziako “10 Sentidos” jaialdian estreinatua, hainbat egoitza lortu dituzte, besteak beste, “Sortutakoak 10” Gipuzkoako Dantzagunean, Madrilgo Dantza Kanaleko Zentroko “Residentes 2019” edo “Dantza Konpainia Nazionaleko” egoitzan. Egoitza horietan hainbat lan garatu dituzte, hainbat aretotan sartu direnak, besteak beste, Madrilgo “Cuarta Pared” aretoan. Era berean, jaialdi ezberdinetan parte hartu dute, bestea beste, “Festival Quincena de Dança Almada” Portugalen edo “Festival Internazional Nuova Danza” Italian. Orobat, espazio ez konbentzionaletan aritu dira, esate baterako, Valentziako “Museo Centre del Carmen” museoan edo Madrilgo “Centro Cultural y de Arte Tabacalera” izenekoan.

Berezko ekoizpenez gain, konpainia ezberdinetan hainbat lan eta laborategi egiten hasi ziren. Horren adibide dira Valencia Dancing Forward, LAB 180º eta Dantzaz Konpainia. Diziplina anitzeko kolektibo modura, artista bisual/plastiko, dokumentalista eta musikariekin kolaboratu dute proiektu ezberdinetan, adibidez, Lukas Ulmi, Nestor Lizalde, Irantzu Pastor, Paula Olaz, Javier Chozas edo Bertha Bermudezekin.
2019an “Festival DNA, Creación-Sorkuntza 2019” izenekoaren eskutik sormenerako laguntza jaso zuten beren azken proiekturako, Cóncavo Convexo izenekoa, 2020an estreinatutako pieza.
Forma eta mugimendu berrien inguruan ikertzen jarraitzen dute berezko metodologia bat sortzeko, non gorputzak mugimenduaren eta bizitasunaren gertaera bilakatu asmo duen funts filosofiko gisa. Beren proiektuekin atmosfera eraldatzaileak sortu nahi dituzte, non forma modu ezberdinetara agertzen den, aurpegi anitzeko poliedro bilakatuz, mugimendua eta irudia erabiltzen dituena arma nagusi eta liluratzaile modura.