La SORDERAK aurkezten du:

Led Varela | Venezuela

“Orgullo Nacional – Stand Up Comedy

Uztailak 3, igandea, 21:00etan

Stand Up Comedy

ORGULLO NACIONAL, Led Varelaren ikuskizun berriaren izena da, garai modernoen barneko osteratxoa, non influencerrek mundua menderatzen duten eta moda absurduenak normaltasun bilakatzen diren.

Halaber, komedia deskubritu aurretik bizitako nola-halako ekite ekonomiko eta profesionalen inguruan hitz egingo du, eta erlijioaren, terapia psikologikoaren eta komedia organikoaren inguruko bere iritzia aitortuko ditu. Orgullo Nacional Ledek bakarka egindako hirugarren eta azken ikuskizuna da. Gero komediatik aldenduko da futbol profesionalean aritu eta FC Barcelona taldeak bera fitxa dezan ahalegina eginez.

La Sordera Venezuelan sortutako ikuskizunen ekoiztetxe bat da, gure mugetatik at talentu handiko artistak ikusgai ipintzea lortu duena. Kalitate handiko entretenimenduaren zale kartsuak, beren alorretan espezializatutako diziplina anitzeko profesional talde honek, bertatik bertarako entretenimenduaren zein digitalaren barnean 360 graduko zerbitzu bat helarazteko eginahal on eta handiena egiteko funtsezko helburua du. Dagoeneko bere lan jardunaren parte diren helburuekin, gazte-talde honek bere ametsak barreiatu zituen eta, oraintxe bertan, hainbat herrialdetan jarduten du, Txile, Peru, Argentina, Uruguai, Ekuador, Kolonbia, Espainia eta Londresen kasu, bere pasioa venezuelar guztientzat kasu arrakastatsu bilakatuz.
Venezuelako musikaren industriako profesionala eta Venezuelarako Brime Proko delegatua den Otto Ballaben (Arepa Music) eskutik, La Sordera ekoiztetxeak Venezuelako entretenimenduaren alorreko enpresa ordezkari modura parte hartu zuen profesionalen topaketaren barneko bi parte-hartze adierazgarrirekin. Horietako batean, BIME CAMPUS izenekoan, kapital sortzailearen inguruko konferentzia batean parte hartuko dute. Bertan, industrian nahasita dauden beste profesional batzuekin ariko da solasean, konpainia hau (La Sordera), gerentzia, sorkuntza eta adimenarekin lotutako bere trebetasunei esker, mundu osoko bederatzi herrialde baino gehiagotan birak egiteko gaitasuna duen enpresa izatera nola iritsi den azaltzeko.