DANTZALDIA 2020  www.dantzaldia.org  |  Sala BBK  |  Urriak 18, 20:00etan

LEONOR LEAL | Sevilla 

Nocturno”

DANTZA IKUSKIZUNIK ONENA SARIA
Sevillako Eszenatokiak saria 2019

Lo egin baino arinago begiak zarratzen ditut neure burua dantzan ikusteko.
Betetzen dudan espazioa abestuz irudikatzen ditut nire mugimenduak.
Soinuaren bidez memorizatzen dut eta partitura horri oratzen diot,
nire gorputzaren airean tatuatu dadin.
Erritmoak gidatzen nau bizitzaz, erritualez, ilusioz eta eraldaketa askatzailez betetako gau bateko ametserantz.

Leonor Leal: Zuzendaritza, dantza eta koreografia
Alfredo Lagos: Gitarra
Antonio Moreno: Perkusioak

Kolaborazioa zuzendaritzan: María Muñoz (Mal Pelo)
Soinu-espazioa eta kolaborazioa sorkuntzan: Jean Geoffroy
Laguntza artistikoa: Natalia Jiménez
Irudia eta proiekzioak: Raúl Guridi
Soinu-diseinua: Manu Meñaca
Argiztapen-diseinua: Carmen Mori
Jantziak: Carme Puig de Vall i Plantés, Viki Vassiliou (Lavique)

Honen laguntzarekin: Andaluziako Juntako Instituto Andaluz del Flamenco delakoa.
Sorkuntza-egonaldietako kolaboratzaileak:
Théâtre Garonne, Toulouse, Frantzia; L’animal a l’esquena sorkuntza-zentroa, Celrà, Girona; Centro Cultural de la Villa – San José de la Rinconada, Sevilla.
Esker onak: Pedro G. Romero, L´animal a l’esquenako ekipo osoa eta Mal Pelo
Ekoizpena: Leonor Leal eta A Negro Producciones (Cisco Casado)

Lan honen helburuaren abiapuntua da nire lengoaia koreografikoa zabaltzea, beste musika-formatu bat esploratzea eta soinuaren zein espazioaren garapena, eta proposamena gorputzean zentratzen da: gorputzetan, erritmoan eta eta jatorrizko gitarran. Hau da, gugandik hurbil dagoen eta geure taupada gogoratzen digun horretan. Gai naturalak, beren ehundurak, trasteak eta taula bezalako tresnak izango dira gure batailarako lanabesak. Gitarra ‘biluzia’, perkusioa, oinarrizko abestea, behegainetiko arrasteak, zapatak edota beste gorputzei dei eginarazten diguten ahotsak bizitzara datoz agertokian, eszena flamenko eta polifazetiko bat ekartzeko, folklore komun, berridatzi, bidaiatu eta birbisitatu baten bidez.

Nocturno gauean jo eta dantzatua izateko sortua da eta bestelako musika eta lekuei egindako erreferentziez beteta dago. Eszena gainean musikari bik eta bailaora batek fantasiazko ibilbide bat ehuntzen dute insomnioan, memorian eta gurarietan. Bidaia jostaria izango da batzuetan, liluratua edo solemnea beste batzuetan, mingarria eta bakartia noizean behin…

Kolpe dantzatua da, kolpatzen duen dantza, abesten duen gitarra. Leonor Leal