2020 Zirkuitua – Areto Alternatiboen Sarea
LOS PROMETIDOS | Bartzelona
“Solo creo en el fuego”
Solo creo en el fuego ispilu-jolas bat da, Anaïs Nin eta Henry Millar idazle eta maitaleen testuak hartzen dituena (emakumearen egunerokoak, gizonaren eleberriak eta, batez ere, 20 urtez elkarren artean mantendu duten korrespondentzia) lanaren sortzaile diren Angela eta Carlosen autobiografia, amets eta konplexuekin kolapsarazteko. Meta-antzerkiko hurbilketa batetik, lana espazioan eta denboran zeharreko jauzien bidaia eldarniozkoa da, deiera, sortzailearen muga moralak eta autobiografia, bide artistiko modura, arakatzera garamatzatenak, artea beren bizimodu bilakatu zuten bi artista horien eskutik helduta.
Anaïs Nin (1903-1977) idazle frantziarra izan zen, bizitza osoa bere bizitza jasotzen zuten eguneroko intimoak idazten igarotzeagatik ezaguna. Eguneroko horiek argitaratzearen ala modu ekidinezinean horietan nahasitako pertsona/lagun maiteak babestearen dilema etengabea sorrarazi zuten harengan.
Henry Miller (1891-1980) idazle estatubatuarra izan zen. Bere garaiko eleberriaren kontzeptu klasikora iraultza ekarri zuen bere estilo zeharo aske eta erdi autobiografikoarekin. Bere herrialdeko auzitegiek “Trópico de cáncer” izenburua duen bere lehen liburua argitaratzea debekatu zuten 27 urtez, pornografikoa zela ulertuta.
Anaïs eta Henryk 1931ko abenduak elkar ezagutu zuten Parisen, eta topaketa hura, nolabait, beren bizitzan geratzen zitzaizkien egunetan lehena izan zen.
Aktore-zerrenda: Angela Palacios eta Carlos Martin-Peñasco
Dramaturgia: Carlos Martin-Peñasco eta Angela Palacios
Eszenaratzea, eszenografia eta jantziak: Carlos Martin-Peñasco eta Angela Palacios
Zuzendaritza: Angela Palacios eta Carlos Martin-Peñasco
Zuzendaritzako laguntzailea eta argiztapena: Mª Paloma Remolina Gallego eta Laura Cortes
Argiztapen laguntzailea: Roser Vallve
Los Prometidos Angela Palacios eta Carlos Martin-Peñascok osatzen dute, 2016an Bartzelonan sortutako konpainia bat. Urte batzuk atzera, Angela eta Carlosek unibertsitatean ezagutu zuten elkar antzerkia eginez, eta etorkizunean elkarrekin antzerkia egiteko promesa egin zuten. Bartzelonako Laboratorio izeneko antzerki esperimentaleko eskolan berriro elkartu ondotik, promesa “Solo creo en el fuego” lanarekin gauzatu zen. Antzezlana Anaïs Nin eta Henry Millerren bizitzetan dago oinarritua, izan ere, Angela eta Carlos bezalaxe, konplize artistiko hurbilekoak izan ziren. Elkarrekin egindako lehen lanarekin jaialdi nazional ugaritako programazioan sartu dira (Altre Teatre 2018, Emergentes 2019, MITIN 2020) eta hainbat sari jaso dituzte
(Publikoaren Escénia Saria 2018, Publikoaren Mostra Teatre de Barcelona Saria 2018, Best Perfomance Paris Fringe 2018).
2020ko udazkenean, Los Prometidos lanarekin Antzerki Alternatiboen Sarearen 2020ko Zirkuituan eta Premi BBVA de Teatre 2020 izenekoan parte hartu zuten.

