LOSINFORMALLS Catalonia

“Entrañas con patas”

Urtarrilak 21 eta 22, 19:00etan
DANTZA

Entrañas con Patatas hartako protagonista diren Luis eta Pereren esentziatik abiatuz egindako ordubeteko bidaia bat da, non gertakizuna gertagarri bilakatzen duen Valentina teknikoarekin batera, harreman baten absurdutik sakonenera doan maitasun istorio bitxi bat kontatzen duten; adiskidantzaren uztarriak elkartutako bi izakik izuan barna ibiltzea erabaki dute irrigarri geratzearen gaineko miaketaren bidez eta beren nortasuna eratzen duen guztiaren erabateko agerraldi batekin, non akatsa funtsezko tresna bilakatzen den, eta non haren fruituak istorio organiko eta aldakor bat dakarren, arriskuaren eta kontrolaren arteko ildaska mehe horri esker sostengatzen dena. Imajinarioa inauguraturik geratzen da… Gainerakoari erraiak atera behar zaizkio.
Proposamen hau iraunkorra den deus ez dagoela eta guztia etengabeko aldaketan dagoela dioen premisa hartuz eraikitzen da, ardatz nagusi modura testu-zati jakin batzuen eta beti berdinak eta aldi berean ezberdinak diren materialez eratutako eszenen errepika jarraitua erabiliz. Zenbait gauza esanahia galtzen duten unean ulertzen dira soilik, zuten zentzua galdu eta irakurketa eta interpretazio berrietara zabalik geratzen diren lipar horretan.
Luis eta Perek beren nortasuna errautsetara daramate haietatik inolako baldintzatzailerik gabe birsortzeko. Nolakoa da fiskaltasunaren, absurduaren eta kontraesanaren arteko bizikidetza pieza bakarrean? Proposamen honek konbentzionala denaren muga zeharkatzen du ere berezko arauen baitan garatzen da, jolasa, mugimendua, ahotsa eta umorea itzulerarik gabeko puntu batetik onarpena besarkatzeko bide bilakatuz, egoera jakin batzuk sortzen direlarik, non inprobisazioak jarraitu beharreko bidea erakutsiko baitu berezko zaurgarritasuna biluzik utziz.
Zenbateraino ausartzen zara aske izaten?

Zuzendaritza: Pere Joseph eta Luis Garciaa.
Musika: Pol Jubany eta Mattia Sinigaglia.
Argiak: Valentina Azzati.
Jantziak: Nina Lopez Galliard.
Kanpo begirada: Piero Steiner.
Eszenan: Pere Joseph, Luis Garcia eta Valentina Azzati.
Ekoizpena: Los Informalls
Argazkiak: Tristan Perez-Martin
Bideoa: Leo Catro eta Alvaro S. Rodriguez
Kolaboratzaileak: L’ Animal a l’Esquena, Konvent Zero,
Centro Cívico Barceloneta, Festival HOP, Cafe de las Artes Teatro (Santander), Almacen 9 (Madril), Casa Bolivia NOW (Bartzelona).
Iraupena: 55 min

Los Informalls diziplina anitzeko arte eszenikoen konpainia bat da, arte-sorkuntzarako plataforma modura funtzionatzen duena.
Mugimendua, umorea eta gizarte asaldura oinarritzat dituen bizi-estiloa irudikatzen du, aldi berean hurbilekoa eta sentsiblea den arte bat defendatzen duelarik. Konpainia dantza, antzerkia eta ezezaguna besarkatzen dituen lekuren batean mugitzen da.

Sortzaileak, Fruta eta Pere, inprobisazioaren bi profesional dira, erabilera anitzeko suitzar labanak, artearen eta bizitzaren esparru anitzeko atletak, ezarritakoaren eta politikoki zuzena denaren mugekin jolastearen maitale, sorkuntza, ekintza edo agerraldi bakoitzean patuak eskaintzen dien hura deskubritzeko prest beti.
Los Informalls ofizialki 2019ko otsailaren 2tik existitzen da, egun hartan hasi baitziren “Entrañas con patatas” beren lehen pieza sortzen. Orduz geroztik jaialdi eta leku askotan kolaboratu dute, esate baterako: La Mercé, Deltebre Dansa, Danseu Festival, Centro Botin, Festival Hop, Free Bodies, Teatro Pradillo, Festival Asalto edo Descalzhina.