Lucio A. Baglivo | Madril
“Mientras Tanto”
Zer rol betetzen dute nire arbasoek nigan? Zer hartu dut oinordetzan arbasoengandik? Nola adierazten dut nire izatea gaur? Nire bizitzako zer esperientziak eragin zuten nigan naizena izan nadin? Zein da nire legatua? Zer-nolako harremana dut beste gizonekin? Zer erakusten didate beste gizonek “gizon izateari” buruz? Zer erakusten dute beste gizonek nitaz? Nor da bestea? Nire parte al da? Egiaz al dago bestea nigandik at? Nola islatzen dira alderdi horiek kolektiboari dagokionez, gizarte modura? Badago enpatiarik? Zer-nolakoa da bi gizonen arteko samurtasuna? Eta indarra?
“Oraintxe ikusiko duzuena ez litzateke gertatu behar. Ez da planeatuta zegoena. Hau zubi bat da, aurrekoaren eta hurrengoaren arteko lokailu. Oraintxe erdian gaude, flotatzen. Zuek ez zenuten hemen egon beharko. Gu ere ez. Elkarrekin biziko dugu ez den hau. Gauza batetik bestera igaroko gara, besterik gabe. Horregatik, bitarteko denbora honek ez du eskakizunik. Asmorik gabe izan eta egoteko garaia da. Geratzen zaigun bakarra ustekabean atseden hartzea da ahalik eta iristen den arte… non et… irits… egin… behar… ko zukeen,”.
Ideia eta zuzendaritza: Lucio A. Baglivo
Zuzendari laguntzaileak: Javier Ballesteros eta Maximiliano Sanford
Interpreteak: Rauul Pulido, Lucio A. Baglivo
Koreografia: Lucio A. Baglivo, kolaboratzaile modura Raúl Pulido eta Maximiliano Sanford izanik.
Dramaturgia: Lucio A. Baglivo, Javier Ballesterosen laguntzarekin
Testuak: Lucio A. Baglivo, kolaboratzaile modura Rauul Pulido, Javier Ballesteros eta Romina Ardalla izanik.
Jatorrizko musika: Fernando Nequecaur
Argien diseinua: Beatriz Toledano
Laguntza orokorra: Natalia Alvarez
Argazkiak: Danilo Moroni & Juan Carlos Toledo
Nire lanen helburua dantzaren, akrobaziaren eta antzerkiaren bidez zirrarak sorrarazi eta ikus-entzulearekin bat egingo duen lan eszeniko bat lortzea da, agertokian zentzumen guztiak indartuz. Proiektu bakoitzak mugimendu-lengoaia berezko bat eta poetika eszeniko berezi bat bilatzen ditu.