Maria del Mar Suarez “La Chachi” | Málaga
“La gramática de los animales”
Areto Alternatiboen Sarea Zirkuitua 2019
kuskizun onenaren, Antzezle onenaren eta diru-laguntzarik gabeko Produkzio onenaren PAD 2017 Saria. | Lorca Saria 2018: Emakumezko Antzezle onena
Maitasunaren neurosia, plazerraren bilaketa edota lidergoaren lorpena dira espazio eszeniko honen zentroa, gaixo dagoen moralik gabeko mundu apurtu bat erakusten digun ikuspegi baten arabera. Bilakaeran galduta geratu den zibilizazioa, eta animalia gisa berriz ere gure artean elkartzeko itxaropena.
Tradizioak eta abangoardiak buleria bidezko drum and bass moduko bat sortu dute, hainbat estiloz jositako nahasketa lehergarria.
Giza jokabideari buruzko lan hau ikerketa koreografiko eta musikalean barrena murgiltzen da, dramaturgia berrien premisen arabera. Ahots, biolin, perkusio eta dantzaz osatutako pieza da, flamenkoaren mugak indarrez eta zintzotasunez lantzen dituena.
Zuzendaritza, koreografia eta antzezpena: María del Mar Suárez
Musika: Maryam Llanos, ahotsa, Luz Prado, biolina; David Ojeda, perkusioa
Testua: Samuel Pinazo eta Mª del Mar Suárez
Argazkiak: 99 páginas, Marta Morera eta Carmen Molina
Bideoa: Plano Subjetivo eta 99 páginas
Argiztapena: Azael Ferrer
Mezenazgoa: Miguel Martín Acosta
Iraupena: 60 minutu
2008an flamenkoa distortsionatzen hasi zen hainbat piezaren bidez. Lengoaia propio bat sortu zen Miguel Palaciosen Ph8 lanarekin, Avignon Festival 2011 jaialdian. Une horretatik aurrera, izaera hibrido horretan murgiltzeko gogoz uzten gaitu beti.
2015etik dantzari bakarlari moduan aritu da Alba Flamenca koadro flamenkoan eta Indian Flamenco delakoan Fringe Fest Edinburgh jaialdirako, eta The art of beilieving estreinatu berrian, Daniel Martínez gitarra-jotzailearekin.
PENNCA 2016 ediziorako hautatu dute, hamabi artista nazionalen artean. Urte honetan bertan Viva la Guerra ikuskizunean parte hartu du.
Postverdiales lana aurkeztu du Sevillako Flamenko Biurtekoan, Col·lectiu LOOPA! Eta Alberto Cortésekin, pieza askotan zuzendari eta dramaturgia berrietan maisu duena.
2017ko otsailean, bakarkako lehen lana estreinatu zuen: La Gramática de los Mamíferos. Eta Apareamiento/Adicciones/Territorio, Andaluziako Cánovas Antzokiko konpainia egoiliar moduan. Horri esker, 2017ko PAD edizioan saritua izan da, Ikuskizun Onenaren, Antzezle onenaren eta Diru-laguntzarik gabeko ikuskizun onenaren sariekin.
Urte honetan bertan, Andaluziako Antzerkiaren VI Lorca saria irabazi zuen, Dantza Garaikideko Emakumezko interprete onenaren kategorian. Ikuskizun eta Koreografia onenaren sariak jasotzeko izendapenak ere izan zituen.
