Marina Otero & Martín Flores Cárdenas | Argentina  

“Love me”

Urriaren 13an, 21:00etan.
Dantza-performancea
** Lanak gorputz biluziak eta argi estroboskopikoak ditu

“Fuck me”-ren jarraipena da “Love me”. Bi bertsio horiek eta aurrekoak “Recordar para vivir” proiektuaren parte dira: nire bizitzari buruzko lan amaiezin baten eraikuntza, zeinetan ni neu naizen ikergaia. “Love me” lagun batekin idatzi nuen: Marín Flores Cárdenas. Obra klandestinitatean sortu genuen, pandemian zehar, Buenos Airesen antzokiak eta beste guztia itxita zeuden bitartean.
Bai, “Fuck me” eta gero, “Love me”. Lehenengo egin dezagun larrutan, hitz egingo dugu maitasunaz beranduago. Sexua gorputza da. Maitasuna gehiago da denbora, gorputza baino. Edo, agian, maitasuna denborari eusten dion gorputz bat da.
Obra hau solo bat da, barruan daramadan indarkeriari buruzkoa. Era berean, testua berriz idazten da emanaldi bakoitzerako. 2022ko martxoan estreinatu zen Buenos Airesen, duela ia urtebete utzi nuen herrialdeari agur esateko. Lurralde bakoitzean aurkezten den bertsioak atzerritar baten, iheslari baten aitorpenak biltzen ditu. Migratzaileok adikzioa diogu ihes egiteari. Gure nortasuna bidea da, utzi genuen herrialdea ez baita existitzen jada.

Kontzeptua eta performancea: Marina Otero & Martín Flores
Argien diseinua : Matías Sendón
Argazkiak: Nora Lezano
Ilustrazioak: Martín Flores
Ekoizpena: Mariano de Mendoça -Casa Teatro Estudio-, Marcia Rivas
Banaketa: Otto Productions-Timbre 4-PTC Teatro

Produkzio honek CTBA eta Banco Ciudad-en 2020-2021eko Arte Eszenikoetan sorkuntza eta produkzioa Sustatzeko Saria irabazi zuen
Producción ganadora del Premio Estímulo a la creación y producción de artes escénicas CTBA + Banco Ciudad 2020-2021
Obra hau Buenos Aireseko Nazioarteko Jaialdiarekin (FIBA) lankidetzan estreinatu zen 2022an

Marina Otero Buenos Airesen jaio zen 1984an. Gaur egun Madrilen bizi da. Zuzendaria, interpretea, autorea eta irakaslea da.
“Recordar para vivir” proiektua sortu du, bere bizitzari buruzko lan amaiezin bat eraikitzean oinarritua. “Andrea”, “Recordar 30 años para vivir 65 minutos”, “Fuck me” eta “Love me” betiereko proiektu baten barruan daude, zeina hiltzen den egunean soilik bukatuko den. Bere ikuskizunak mundu osoan aurkeztu ditu, eta presentzia handia izan dute Europan eta Amerikan. “Fuck me” obrarekin, ZKB – Theater Spektakel 2021 – Zürich Publikoaren Saria lortu zuen.

Martín Flores Cárdenas antzerkigilea, zuzendaria eta irakaslea da. Haren testuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte eta Europa eta Amerika osoan estreinatu dira. Munduko Antzerkiaren Saria jaso du, eta ACE eta Florencio Sánchez sarietarako izendatu dute. Marina Oteroren “Fuck me” idazteko prozesua gainbegiratu zuen. Buenos Aireseko –bere sorterri eta bizilekuko– Casa Teatro Estudio aretoaren zuzendaria eta jabeetako bat da.