Mey-Ling Bisogno | Madril
“Painkiller”
Minari, hartaz askatzeari eta horrek eragiten duen aztoramenari (subidoia) buruzko dantza saiakerak.
Ahaztu dut zenbat min ditudan, elkarren artean bateraezinak. Gauza bakar batek lotzen ditu, izateko ilusioa ematen digun hitz funsgabe batek: ni. Ozeanorik ez duten uharteak dira. Nire nortasunak ez du etenik. Oinazea deabru bat da, nitaz jabetzen dena, eta dakitenek diotenez, deabru guztiei gustatzen zaie dantza egitea.
Zuzendaritza eta koreografia: Mey-Ling Bisogno
Dantzariak: Diana Bonilla eta Aiala Etxegarai
Jatorrizko musika: Martín Ghersa
Banaketa eta komunikazioa: peso producciones
Argien diseinua eta teknika: Martín Ghersa
Argazkilaria: AMEO / Miguel Ángel García
Atrezzoa: Mey-Ling Bisogno
Mey-Ling Bisogno
Venezuelan jaiotako dantzari, koreografo eta aktorea, txinatarra eta italiarra etorkiz, baina frantziar nazionalitatearekin. Mey-Ling Bisognok besteak beste Caracas, Miami, New York, Buenos Aires, Paris eta Madril biltzen dituen hainbat etapako bidaia batean eraiki du bere ibilbidea.
Dantza, mugimendu eta antzerkiko hainbat teknika ikasi ditu, beren jakin-mina eta agertoki gosea elikatzeko. Dantza klasikoa, dantza garaikidea, jazz dantza, mimo-dinamika, borroka librea, Grotowski teknika, flying low, K1 eta beste hainbat arlotan trebatu da. Prestakuntza beka bat eman zioten New Yorkeko Alvin Ailey American Dance Theatre konpainian. Antzerkia ere ikasi zuen Buenos Airesen, Rubén Schumacher zuzendari ospetsuarekin, eta Parisen, École Internationale de Théâtre Jacques Lecoq izenekoan.
Mey-Ling Bisognok mugimenduen hizkuntza oso berezia garatu du, eta egiten duen lanaren zutabeetako bat bere estetika berezia da. Bere lanek, haien intentsitatea eta dinamika direla eta, ikusle guztien interesa bereganatzen dute, arte eszenikoetan interesik izan ohi ez dutenena barne.