Urtarrilaren 13an eta 14an, 19:00etan

DANTZA

Natxo Montero Danza | Euskadi

“Barbecho”

Sortze-prozesuaren inguruko hausnarketa bat da Barbecho (Lugorri). Mugimenduen eta koreografiaren ibilbidea da. Ibilbidean zehar, hainbat zalantza sortzen dira piezaren inguruan eta sortzaileak horren aurrean posizionatzeko moduaren inguruan.
Lugorri egoteak aukera ematen digu presa, eginbeharrak… alde batera uzteko: egonean egoteko aukera da, zerbait gertatzeko edo ez gertatzeko zain egotea. Lugorri egoteak atsedena dakar, aldatzeko beharra, airea hartzea… berrituta ateratzeko eta egunerokoari berriro aurre egiteko.

Koreografia: Zuzendaria: Natxo Montero
Zuzendaritza-laguntzailea: Pako Revueltas
Interpreteak: Laia Cabrera, Natxo Montero
Jantziak: Laia Cabrera, Natxo Montero
Musika: Bachen eta Vivaldiren piezak

Natxo Montero Matía (Bilbo, 1972). Gazte-gaztetatik hasi zen dantzaren munduan. Lehenik eta behin, euskal dantza tradizionalean, eta, geroago, dantza garaikidean eta interpretazioan. Bruselan, Lisboan, Bartzelonan eta Frantzian osatu zuen bere prestakuntza. 2008an, Natxo Montero_danza konpainia propioa sortu zuen. Konpainiarekin, CUADRA-T eta Carni di prima qualità piezak sortu zituen. Biek ala biek ibilbide nazional eta nazioarteko ibilbide bikaina lortu zuten, eta hainbat sari ere bai.

Laia Cabrera (Bartzelona, 1981). Laiak Bartzelonako Institut del Teatre-n hasi zuen bere prestakuntza artistikoa. Graduondoa egin zuen Gironako Unibertsitatean, Hizkuntza Sentsorialean eta Jolas Poetikan. Antzerki-ikasketak hainbat eremutako prestakuntzarekin osatu zituen: dantza, objektuen antzerkia eta txotxongiloak manipulatzeko eta eraikitzeko teknikak. Interprete gisa, hainbat konpainiarekin lan egin du; besteak beste, Teatro de los Sentidos, Teatre Lliure eta La Perla