Nazario Diaz | Andaluzia
“Háblame, cuerpo”
‘Háblame, cuerpo’ izeneko pieza ‘Looking for Pepe’ azterlanaren parte da. Nazario Díazek hasi zuen 2016an, eta Pepe Espaliú (1955-1993) artista kordobarraren figura dauka abiapuntu, gorputzaren, lengoaiaren eta lurraldearen inguruko ikerketa-sorta bat burutzeko lanean. ‘Háblame, cuerpo’ izena Vicente Aliagak idatzitako testu batetik dator. Sevillako Pabellón Mudéjar eremuan egindako erakusketaren harira idatzi zuen testu hori, Espaliúren omenez, 1994an, hura HIESAren ondorioz hil eta urtebetera. Espaliúk bere lanaren eta zirkunstantziaren arteko loturak garatu zituen, bere gaixotasuna oso presente zegoelarik, eraldaketak markatutako egoera soziopolitiko batean. Lotura horiek aztertuta, aldatu eta desagertzera egiten duen materiaren inguruko lana egitera garamatza, izate fisiko eta soziala duen gorputz baten desgaste eta eustearen ideiarekin.
“Propongo un acto de resistencia que vincula aspectos como la transformación fonética de mi flujo vocal, la noción de circularidad o la idea del borrado a través de la insistencia; colocando mi cuerpo en colisión con el lenguaje y con cierta voluntad de oscilación geográfica e identitaria.” Nazario Díaz
Sorkuntza eta interpretazioa: Nazario Díaz
Argazkilaria: Patricia Nieto – NoNoNoSoloSoloNo
Nazario Díaz (Linares, Jaén, 1985). Arte performatiboen inguruan garatzen du bere lana, batez ere, gorputzaren, begiradaren eta idazketaren arteko tentsioan arreta jarriz. Vértebro taldeko kidea da, Juan Diego Calzada eta Ángela Lópezekin batera. Hirurak dira Kordobako Beautiful Movers jaialdiko komisarioak. ARTEA, Reina Sofía Museoa eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Praktika Eszeniko eta Kultura Bisualaren arloko Masterra egin zuen; horri esker, Looking for Pepe proiektua garatzeko ikuspegi kritikoa garatu zuen. Bi kontzeptu nagusiren inguruko interesak biltzen dira horretan baitan: Presentzia eta erresistentzia.
Antzezle moduan, Jorge Gallardo, Isaak Erdoiza edota Societat Doctor Alonsorekin lan egin du, beste batzuen artean. 2018ko amaierarik Bilbon bizi da, eta bi ikaskuntza testuinguru kolektibotan parte hartzen du: PICA, artista eta ikertzaileen komunitateari laguntza emateko programa, Azalan (Vitoria-Gasteiz), Idoia Zabaleta eta Luciana Chieregatik gidatua, eta Invitación izeneko programa, Coletivo Qualquer taldearen ekimena, arte bizien eremutik datozen metodologia eta tresnak ikertu eta partekatzeko.
Bere lanak erakundeen babesa jaso du eta hainbat tokitan aurkeztu da, esaterako: Terrasa Noves Tendències (Bartzelona), Reims Scenes d’Europe (Frantzia), Encuentro Internacional de Artes Vivas de Tlalpan (Mexiko Hiria), Naves Matadero – Centro Internacional de Artes Vivas (Madril), Graner/Festival sâlmon< (Bartzelona), Azkuna Zentroa/Alhondiga (Bilbo), Reina Sofia Arte Museo Nazionala (MNCARS, Madril) edo Erromako Espainiar Akademia (Italia). Gaur egun honako lanekin ari da: Otro borrado a través de la insistencia, bakarka, eta Conversation pieces, Isaak Erdoiza euskal koreografoarekin batera.
