OLFA SENDESNI | Euskadi

RABI(a)-Amorrua -رابعة

Urriaren 12an, 19:00etan
Dantza-Antzerkia

“Rabia(a)-Amorrua-رابعة” lanak mugak zeharkatzera eta begirada zabaltzera gonbidatzen gaitu, Euskadi helmuga duen ibilbide batean zehar. Pentsamenduen, kultura-erreferentzien eta askotariko hizkuntzen dantza da (arabiera, gaztelania eta euskara). Mosaiko bat, non Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kulturak, poesia mistikoaren, kantu esentzial eta tradizionalaren, dantza zirkularraren, ekialdeko dantzaren eta euskal dantzen fusioaren bitartez, espazioarekin, denborarekin, gorputzarekin, ideiaren presentziarekin, energiarekin, komunikazio-egitatearekin, bestearen parte-hartzearekin eta testuingurua aintzat hartzearekin aritzen diren.
Bilaketa honetan biraketa sufiaren dantza, ekaildeko dantzak, Mutil-dantza, arabiar kantu esentziala (Mawal) eta perkusioa erabiltzen ditu mugimenduaren eta ahotsaren abiapuntu gisa.


Dirección: Javier Liñera
Intérprete: Olfa Sendesni
Ayudantía de dirección: Álvaro Manríquez Bravo
Espacio sonoro: Karmele Matuzola Madeleine
Vestuario: María Dolores Sainz Vela
Iluminación: Edu Berja
Investigación: Javier Liñera, Álvaro Manríquez Bravo, Olfa Sendesni
Producción: Festival BAD

Olfa Sendesni Tunisian jaio zen. Batxilergo artistikoa ikasi zuen, eta Arte Dramatikoan lizentziaduna da Institut Supérieur d’Art Dramatiquen (Université de Tunis). Aktore moduan lan egin du Tunisiako Antzerki Nazionalean. Horrez gain, perkusioa (daf-a eta darbuka) eta kantu esentzial arabiarra ikasi du, Tunisiako Rashidia eskolan. 2014an hasi zen dantza ikasten, «Raks Sharki – رقص شرقي « ekialdeko dantzarekin, Shams dantza-eskolan, Siham Bel Kouja irakaslearekin, Tunisian. 2016an, biratze sufia ikasi zuen (derbitxeen dantza), Turkian, Sama eskolan. 2018an, Bilbon bizitzen hasi zen eta, 2020an, Euskadiko bere lehen proiektuan parte hartu zuen: “Migraaaantes” (Migratzaileak) lana, Pabellón 6eko Gazte Konpainiak ekoitzia. 2022an, “Solange y el caminante” (Solange eta ibiltaria) estreinatu zuen, Euri Artean-Historias detrás de la valla konpainiarena, eta “LARVÄ” antzezlan laburra, Philip Art Companyrena. 2023an, bere lehen lan laburra idatzi zuen, “Las zorras del pozo” (Putzuko azeriak), non aktore-lanak ere egin baitzituen, Haizea Aguilaren zuzendaritzapean.