BAD 2020 | Bilbao Antzerki Dantza
OLIGOR Y MICROSCOPIA | Nafarroa-Mexiko
“La melancolía del turista”
Sortzaileak, errealizatzaileak eta antzezleak: Shaday Larios y Jomi Oligor
Kolaborazio poetikoa: Ángel Hernández
Asmakizunezko kolaborazioa: Ivan Puig y Jordi Fondevila
Kolaborazioa musikan eta soinuan: Suetszu & Jayrope
Eskerrik asko, bihotzez: Guillermina Delis Barrientos, Juan Obregón “El peque”, L’animal a l’esquena, Taller 30_SMA, Jordi Fondevila, Yanisbel Martínez, Claudio y Charo, David Continente, Gilberto Esparza, Cabo San Roque, Violeta Gil, Lirio y Martín, Aitor, La uÑa RoTa.
Ekoizleak: Iberescena, Festival GREC, Microscopia y Oligor
Ikuskizun hau mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradura da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020) Interreg V-A España-Francia-Andorra POCTEFA 2014-2020.
Oligor y Microscopía konpainiak objektu dokumentalen, automaten, mekanismoen eta miniaturen antzerkia ikertzen du. Jomi Oligor (Hnos. Oligor – Nafarroa) eta Shaday Larios (Microscopía Teatro – Mexiko) 2013an elkartu zirenean sortu zen: bi sortzaile hauek elementu bizigabeak agertokian erabiltzeko moduak arakatzen dituzte. Lehenak, begirada plastiko batetik eta ingeniaritza poetikotik; bigarrenak, bere ikasketa filosofikoen eraginpean, gauzen oroimenarekin eta eskala txikiko esperimentazioarekin zerikusia duten gaiak jorratuz.
Elkarrekin, objektu dokumentalen antzerkiko zenbait laborategitan irakasle izan dira. La máquina de la soledad (www.lamaquinadelasoledad.org) sortu zuten: objektu-kartaren bilaketa luzea. Baita ere El Solar. Agencia de Detectives de Objetos, Xavier Bobés objektuen antzerkigilearekin batera, lurraldeko eta kultura materialeko praktiken proiektua. Horrekin, hiru kasu ebatzi dituzte (www.agenciaelsolar.org).
