PAKO REVUELTAS  |  Bilbao 

“La metáfora del León desdentado”

uztailak 15, 20:00etan 
Aforo Reducido Covid19
ANTZERKIA-ESTREINALDIA 

“LA METÁFORA DEL LEÓN DESDENTADO”
Biren artean solo bat sortzera goaz. Enriqueta Vegak erronka berezi bati ekin dio: hilabete baino gutxiagoan pieza bat sortzea, bulkada batetik abiatuta. Horretarako, zuzendaritza lanaren bidez bere begirada artistikoa txertatuko du lanean.

Pieza bat sortzen ari naizenean eta horren inguruko ideiak bururatzen zaizkidanean, La Fundición espazioan irudikatzen ditut. Ez da aurretik planeatutako zerbait, berez sortzen dena baizik. Suposatzen dut dimentsioagatik dela; bertan ikusi eta egin ditudan gauzengatik… lotura bat dago, eta kontzientziaz harago ere badoa.

“La metáfora del León desdentado” piezaren inguruan hobe da aurreikuspenik ez egitea. Lehoiak ez dauka indarrik, ez ideiarik, ezta hortzik ere. Baina lehoia da, hala ere.

Zuzendaritza: Enriqueta Vega
Antzezlea: Pako Revueltas

Pako Revueltas euskal aktore bat da. Egindako film aipagarriak: Sapo y culebras, Ander (2009) Berlineko CICAE saria 2009, El Guardián Invisible.
Telebistan ere esperientzia dauka, hainbat serietan parte hartu baitu, hala nola Cuéntame cómo pasó, La que se avecina, El secreto de Puente Viejo eta Hospital Central.
Basauriko Antzerki Eskolan hasi zen ikasten, 1998an. Ordutik, hainbat euskal konpainiatan egin du lan aktore gisa. (Hortzmuga, Markeliñe, Pikor, FTI…)

Antzerki zuzendari moduan ere hainbat lan egin ditu konpainia batzuentzat: Daños Colaterales”, “La Oca” , “Matraka” – Ikuskizun onenaren saria Leioako azokan “Pressioa”, “Burm(u)ina. Produkzio propio moduan “Calle y come” aipatu behar dugu. Ikuskizun onenaren saria jaso zuen Huescako Antzerki Azokan 2011n, eta 2012an Max sarietarako izendapena jaso zuen.

La Chusma Teatro etxearen barruan ere hainbat antzerki obra zuzendu ditu.

2015ean “Casa de muñeca” lanaren bertsioa zuzendu zuen (Ibsen), Bilboko Arriaga Antzokian ekoitzia. 2016an Bea Insa eta Leyre Berrocal zuzendu zituen, Ángel Mirouk idatzitako “Vidas pasadas” lanean.
Bere azken aktore lanen artean “Francoren bilobari gutuna” aipatu behar dugu, Artedrama & Petit théâtre du pain & Dejavú konpainiarena, eta “Amigos con derecho a robo”, Pablo Ibarluzeak zuzendua.