Pérez&Disla | Valentzia

“La suerte”

Apirilak 1 eta 2, 19:00etan
Antzezlana | Estreinaldia Euskadin

Berak familia bat behar zuen. Guk desiratzen genuen. Topaketa baten gorabeherak: adopzio homoparentalaren istorioa.
Adopzioaren prozesuan betiere garrantzitsua da adingabearen onura beste edozein interesen gainetik, bai familia biologikoarena, bai adopzioko familiarena. Helburua da adingabeari familia bat bilatzea; ez, ordea, familiari adingabe bat bilatzea. Adopzioa beren familietan egon ezin dutenentzat prebentziozko baliabide gisa ematen da. Filiazio-mota biologikoarekiko desberdina da: afektuzko filiazioa.
Adopzio nazionalaren prozesua zortzi urtez luzatu daiteke, eta ez da behin betikoa justiziak adopzioaren autoa ematen ez duenera arte.
La suerte lanak familia homoparental edo arrazarteko gisa gure esperientziaz hitz egiten du. Gorabehera emozional eta bizia, baina, aldi berean, administrazio- eta lege-bide luzea familia bat eratzeko.

Antzezleak: Juli Disla + Jaume Pérez
Dramaturgia: Pérez&Disla
Testua: Juli Disla
Ikusizko diseinua eta grafismoa: Flexatowa – Juan Pajares
Argien diseinua: Marc Gonzalo
Soinu-espazioaren diseinua: Carlos Gorbe
Ekoizpen exekutiboa: Pilar Garrigues
Argazkia: María Cárdenas
Teknikaria: David Sánchez
Banaketa: a+ Soluciones Culturales
Cançión Una d’amor: Mireia Vives eta Borja Penalba
Zuzendaritza eszenikoa:
Jaume Pérez Roldán + Toni Agustí + Santiago Ribelles

Antzokien eta Auditorioen Espainiako Sareak gomendatutako ikuskizuna
Indifest-Santander saria – Ikuskizun onena 2022an
Indefest- Santander saria – Jendearen saria
Nazario – Dramaturgia saria – FOC Festibala, Sevilla 2021

Perez&Disla Jaume Pérez Roldán eta Juli Disla artista eszenikoek sarritan lankidetzan jardun ondoren sortu zen. Indarrak batzea eta zenbait proiektu abian jartzea erabaki zuten. Denbora batez gauzak proposatzen jarraitzeko asmoa dute. Lehenengo lana Expuestos (2011) izan zen. Valentziako Russafa Escènica festibalean estreinatu zen. Gerora, La gente (2012) iritsi zen. 2014ko Max sarietan errebelazio-egiletza onenaren finalista izan zen, eta ikuskizun berritzaile eta originalaren saria eskuratu zuen Valladolideko TACen 2014an. El hombre menguante (2014) Valentziako Espai Inestable izenekoan estreinatu zen, eta Antzerki Alternatiboen Sareko zirkuituan hautatu zuten. Horri esker, Txilen eta Mexikon nazioarteko bira egin zuen. La gente (2016), Carretera 45 konpainia mexikarraren baterako ekoizpena, Mexiko Hirian estreinatu zen. Cariño (2016) Valentziako Espai Inestablen estreinatu ostean, 2017an Mostra de Teatre d’Alcoiko saria eskuratu zuen, bai eta 2018an El Puigeko TOC festibalean testu onenari saria ere. Willkommen Merkel (2017) Valentziako TEM izenekoak estreinatu zen. 2019. urtean, Brindis estreinatu zuten, La Rambletarekin batera egindako ekoizpena Mostra de Teatre d’Alcoin aurkezteko. La suerte Castellóko UJIko Paranimfen estreinatu zen 2020. urtean. 2022an Indifest-Santanderren ikuskizun onenarentzako saria eta jendearen saria eskuratu zituen, 2021ean Sevillako FOCen Dramaturgiako Nazario sariaz gain. Antzokien eta Auditorioen Espainiako Sareak gomendatutako ikuskizun gisa hautatu da, eta autonomia erkidegoetan eta hirietan zehar birarekin jarraitzen du. 2023ko urtarrilean Vernos estreinatuko dute Castellóko UJIn.