Pont Flotan | Valencia

“Eclipse total”

Urriak 7,8, 19:00etan.
Antzerkia

Aire hotz bihurtu da eta zerua belzten hasi da. Zakur batzuk ulu egiten dutela diote eta erleak pilatu egiten direla, erlauntzetako sarrera oztopatuz. Hegaztik batzuk hegan dabiltza nahasirik. Denbora gelditu egin da. Isilik dago guztia. Ilun dago guztia. Guztia eten da… zer gertatuko den jakin ezinik… gau infinitu honetan betiko gera gaitezkeela dirudien sentsazioarekin…baina segundo batzuk beranduago, agian minutu batzuk, edo urteak izan daitezke, belaunaldiak, milurtekoak edo eonak, eguna berriro heltzen da. Emozio sakon batek hartu gaitu eta gertakari ulergaitz baten lekuko izanaren pribilegioa sentitu dugu. Balizko amaieraren entsegu orokorrean izan gara. 

Nola bizi gaitezke egun batean bizirik egoteari utziko diogula jakinik?
Eklipse osoa metafora gisa, aurrerapen gisa, salbatu ezin daitekeen patuaren entsegu gisa: geure egunen amaiera.

Erritua umorez estaltzen duen proposamena, transzendentala egunerokoarekin nahasten duen eta intimitatetik eta pertsonaletik abiatzen dena sozialerantz.
Mugagabetasunari kantu bat. Bizitza erlatibizatzen ahalegintzen den ariketa eszenikoa, kontzientzia handiagoarekin bizitzeko gure existentziak gizateriaren historia osoan duen une txiki-txiki hori.

Ondarearen, memoriaren, misterioaren, tabuen, duintasunaren gaineko gogoeta. Irudika ezin daitekeenari buruzko irudimen-ariketa. Egunen amaiera. Itzaltzen doan eguzkia. Memento mori eszenikoa. Balizko amaieraren entsegu orokorra.
 
 

Sorkuntza, dramaturgia eta zuzendaritza: Pont Flotant  (Àlex Cantó, Joan Collado, Jesús Muñoz eta Pau Pons)
Argiztapenaren diseinua: Marc Gonzalo (AII)
Soinuaren diseinua: Adolfo García
Espazio eszenikoa eta jantziak: Pont Flotant
Aholkulari artistikoa: Fermín Jiménez
Eszenografia: Los Reyes del Mambo
Diseinu grafikoa: Joan Collado
Makinak eta errejidoreak: Yolanda García eta Santi Montón
Birako teknikariak: Juan Serra, Javi Vega
Koordinazio teknikoa: Juan Serra
Argazkiak: Nerea Coll
Sustapen-bideoa: Nacho Carrascosa
Banaketa: Inma Expósito, Fiona Maxence eta Rafa Jordán. Pro21 Cultural.
Eskerrak: Berta M. Pérez, Eulogi Osset, Xavier Serrano, Javi Vela, Roser i Rafel.
 Pont Flotant eta Rambletaren ekoizpena.

Pont Flotant. Antzerki-konpainia
2000an sortu zen ikerketarako eta esperimentazio eszenikorako borondate argiarekin. Beren piezak ikerketa-prozesu eta sorkuntza kolektibo luzeen emaitza dira eta errealitatearen eta fikzioaren nahasketa, askotariko hizkeren erabilera, interpretearen lan fisikoa, ikuslearekin dagoen harreman intimoa eta obren ikerketa-, sorkuntza- eta erakusketa-prozesuen barruan ingurune soziala sartzea izaten dituzte bereizgarri.

Lan eszenikorik ezagunenetako batzuk dira Como piedras, Ejercicios de amor, Yo de mayor quiero ser Fermín Jiménez, El hijo que quiero tener, Las 7 diferencias, Acampada edo Eclipse Total, besteak beste.
Ibilbidean zehar koprodukzio eta produkzio publiko eta pribatuak zuzendu dituzte eta hainbat azoka eta jaialditan hartu dute parte, hala nola Temporada Alta, Escena Contemporánea, Madrid Sur, Fira Tàrrega, FIT de Cádiz, Sagunt a Escena, VEO, Muestra de Autores Contemporáneos, FITT de Tarragona, Territorios, ALT, Escena Abierta, FIDAE, Manizales Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Transdrama edo Madrilgo Udazkeneko jaialdian, halaber, birak egin dituzte Latinoamerikako hainbat herrialdetan (Nikaragua, Costa Rica, Honduras, Kolonbia, Txile, Argentina, Uruguai eta Mexiko).

Sorkuntza-jarduerarekin eta ikerketa eszenikoarekin batera, duela hogei urte baino gehiagotik zeregin pedagogikoa egiten dute hainbat eskola eta erakundetan, eta arte eszenikoekin lotutako ikastaroak eta tailerrak eskaintzen dituzte. 2017tik, konpainia kolektibo zaurgarri batzuekin ari da lanean, arte eszenikoen bitartez, pertsonen garapen pertsonalerako, sozialerako eta artistikorako oinarrizko tresna gisa.
 
 Sariak.  Antzerki Egile Onenaren Saria 2023ko Max Sarietan; Antzerki ikuskizunik eta Argiztapenik Onenaren Saria IVC 2022 sarietan; Publikoaren Saria FIOT 2022 Jaialdian; Antzerkiaren Ekarpenaren Saria Turia Sarietan, 2022; Antzerki Ikuskizun Onenaren Saria IVC 2020 Sarietan; Haurrentzako Ikuskizun Onenaren Saria IVC 2018 Jaialdian; Mostra d’Alcoi Saria 2918; Atzerriko Ikuskizunik Onenaren Izendapena Buenos Airesko Munduko Antzerki Sarietan (2010); Zuzendaritza eta Diseinu Grafikorik Onenaren Saria Abril Sarietan, 2009; testu Onenarentzako Max Aub Saria Valentziako Generalitateko Arte Eszenikoen Sarietan, 2007; Ikuskizun Berri Onenaren Saria Max Sarietan, 2007; Torrejón de Ardozko, Madril, Eszena Zuzendarien VII. Lehiaketako Finalista (2004); Aktore eta Zuzendari Onenaren Saria Escènia de Foios Jaialdian, Valentzia (2003).