SARA CANO | Madril
“La espera”
Koreografia eta antzezpena: Sara Cano
Bizitzan itxarotea baino gauza ohikoagorik ez dago, eta, hala ere, egunerokoan presentzia nabarmena duen arren, ez dakigu itxaroteari buruzko ezer. Pazientziaz egon ohi gara zain, baina ez gaude zain egoteko prestatuta, ez dakigu zer den, ez dugu hura aztertzean denborarik dedikatu, ez ditugu ñabardurak ulertzen eta haren zirrikituak irudikatzen, itxaronaldia bereganatu eta hobeto ulertzeko. Itxaronaldia pentsatzeko unerik onena bada ere. Itxaronaldiaren bakartasunean dugu bizitzari buruz hausnartzeko, etorkizunean pentsatzeko, gure nahiak, ametsak edo beldurrak sustatzeko… denbora aurkitzen dugu, batzuetan etsitzen gara, eta itxaropena ere aurkitzen dugu… Eta itxaroteko horrenbeste modu daude… eta guk oraindik ere ez ditugu ulertzen.
LA ESPERA ikuskizunak espazio hutsa proposatzen du, ia eszenografiarik gabea: mahaia, bi aulki eta zain dagoen emakume baten bakartasuna argitzen duen bonbilla baten ilunantza. Mugimenduz adieraziz eta batzuetan hitzen bitartez, emakumeak itxaronaldiari aurre egitean dituen umore-aldarteak erakusten ditu: pazientzia, desesperazioa, aspertzea, zalantza, itxaropena, itxaronaldi horretan zer gertatuko den ez jakitea eta egoera horrekin bukatuko duen iritsiera nolakoa izango den amets egitea.
Koreografia eta antzezpena: Sara Cano
Testuak: Mario Benedetti, Fernando Pessoa, Miguel Albero
Musika: Illuminine, Uakti, Germán Díaz, (besteak beste)
Argiak eta soinua: Manuel Martínez
Soinuaren diseinua: Jorge Díaz
Eszenografia: Oscar Alonso
Jantziak: Dolores Durán
Argazkia eta diseinu grafikoa: MarcosGpunto
Bideoa: Eva Viera
Ekoizpena: Sara Cano Dantza Konpainia
Ekoizpen-laguntzailea: David Arrabal
Banaketa: Elena Santonja
45 minutu
