REGARDS CROISÉS | BEGIRADA GURUTZATUAK | MIRADAS CRUZADAS

Sine Qua Non Art | Frantzia  

O Futuro é ancestral

Martxoak 26, 19:00etan
Dantza-Performance

O Futuro é ancestral obrak “gorputza-eszenografia”, gure inguralde fisikoa eszenario mugikor gisa, hiri ingurunearekin solasaldia bailitzan, eta hirien eraikuntza behatzen ditu.
Solasaldia zementuarekin, lehengaia, gure mendebaldeko jatorriaren metafora sozial modura, non arbasoak desagertutako kultura legez ikusten baitira, berriro konektatu nahiko genukeen zer ideal gisa.
O Futuro é ancestral XXI. mendeko gorputzen erakusketa-performance-manifiestu modura aurkezten da. Plastikoaren eta zementuaren eraginpean ipinitako hiru gorputzen erakusketa bat.
Elementu artifizialez apaindutako larruazala, gorputzera zementua itsatsita dantzan, horrela irudi titanikoak eraikiz, beste performer batzuei eta publikoari, mantsotzeko eskatzen digutenak, “ezinbesteko desazkunde” batera joan gaitezen, gure arbaso unibertsalengana itzultzeko, gure sustraiekin berriro konekta gaitezen, hemen eta orain.

Gorputza paisaia potentzial modura, metafora sozial gisa.
Larruazala jantzi gorputzaren arkitektura agerrarazteko. Berau ezkutatzea haragia azaleratzeko.
Iragandako beste hamarkada batzuetan abandonatutako eskultura-pieza bailitzan, biluztasuna ahaldundu egiten da, plastikozko pop dekorazioari esker. Larruazala bereizten duen muga modura ez, baizik eta elkar komunikatu egiten duten lurralde modura erakutsiz.

Kontzeptua: Christophe Beranger & Jonathan Pranlas-Descours
Kolaborazioa: Ikusizko artea: Fabio Motta
Performance: Christophe Beranger, Jonathan Pranlas-Descours, Felipe Vian, Fabio Motta
Dramaturgia: Georgina Kakoudaki
Administrazioa: Denis Forgeron

O Futuro é ancestral Cruzamentos 2022 programako lehen edizioko proiektu irabazlea da.
Esparru honetan lagundua: Institutu frantziarraren “La Fabrique des Résidences”, “Cruzamentos” Programa Villa Tijuca Programako lehen egoitza da.
Performance-arteei eskainia, Alliances Françaises de Brazil, Chaillot -Théâtre national de la Danse SAREAREN (Paris, Frantzia) eta MC2: MAison de la Culture de Grenobleren (Grenoble, Frantzia) arteko lankidetzaren ondorio da, Funarteren (Brasil) kooperazioarekin.


Biarritz 2023ko martxoaren 22tik 25era

2012tik aurrera, Begirada Gurutzatuak ekimenak sorkuntza garaikidea babesten du, Akitania Berriko eta Euskadiko artistei beren lana Iparraldean (Biarritz), Hegoaldean (Bilbo) eta Portugalen ere (Vila Nova de Gaia) aurkezteko aukera eskainiz.
Malandain Ballet Biarritzek, Bilboko La Fundicionek eta Vila Nova de Gaiako (Portugal) Kale konpainiak antolatzen duten arte-ekimen hau aurtengo martxoaren 22tik 25era arte egingo da Biarritzen, Atalak mugaz gaindiko programaren eta Dantzagunea – Gipuzkoaren, Maurice Ravel Euskal Herria Kontserbatorioaren, Tolosako (Frantzia) Zientzia Aplikatuetako Institutu Nazionaleko (INSA frantsesez) ingeniaritza eskolaren laguntzarekin eta Dantzerti – Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola.