VIVIANE ARAUJO | Sevilla
“Negro Violeta, El color Invisible
Viviane Araujoren bakarrizketa. Zuzendaria: Fernando Lima
Jatorrizko testua: José Tomás Retamero.
Viviane Araujok ihesaldi baten istorioa kontatzen du, ihesaldia arriskuaren aurreko erreakzio natural gisa ulertuta. Bere pertsonaia, Violeta, ihesean ibiliko da, ihes egiteari uztea erabakitzen duen arte. Bidea zaila da, are gehiago errealitatea ukatu nahi duen eremu erasokor batean.
Poesia ezinbesteko bihurtzen da itzalpean mehatxuka dirauen kontakizun arin eta hunkigarri honetan.
Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) Arabera, munduko neskatilen % 27 inguruk sufritzen du sexu-indarkeria. Egoera ikaragarria da, eta ez da behar bezala ikusarazten, baina hori izango litzateke arazoa desagerrarazteko lehenengo urratsa.
Aldaketa garaia dator. Emakumeen borroka lehenengo fruituak ematen ari da, baina oraindik ere milioika emakume daude iraultza more horretatik kanpo.
Ez dira zuriak. Ikusezinak dira.
Antzezlea: Viviane Araujo
Zuzendaritza, taularatzea eta dramaturgia: Fernando Lima
Testua: José Tomás Retamero
Bideoa: Óscar Clemente
Jatorrizko musika: Manuel J. ‘Ballena’
Soinua: Depipió
Argazkiak: Selu Vega
Soinua eta argiztapena: Ana Sosa
Hedapena: Alysson Maia
Produkzioa: Viviane Araujo
Laguntzailea: Eléctrica Cultura
Sorkuntza egoitzak: Sevillako “Antonio Ruiz Soler” Dantza Kontserbatorio Profesionala eta Casa de las Artes de Alanís de la Sierra.
Eskerrak: Carmen Segura, Lovis G., Loli López, Ania Sajdok, Rafa (Cuarteto Maravilla).
Viviane Araujo
Arte dramatiko eta komunikazio arloan lizentziatua Belo Horizonteko Unibertsitate Zentroan. Sevillan bizi da 2006tik, eta hainbat ekoizpen lan egin ditu antzerki, zinema eta telebistarako, Espainian eta Brasilen. 2019an bere karreran beste urrats bat eman zuen, eta “Negro Violeta, El color invisible” lana egin zuen. Arrakasta handiko hainbat serietan lan egin du, hala nola “Allí abajo”, “Centro Médico”, “Aída” eta “La que se avecina”.
