YmedioTeatro | Andaluzia

Durundi”

osteguna Azaroak 24, 19:00etan
Hitzik gabe | Guztiontzat 12 urtetik aurrera
Aktore, objetu eta clown antzerkia
Iraupena: 50 minutu

“Ymedio teatro”k bere proposamen pertsonalena eta sutsuena aurkezten du. Askea izatea askotan ez da loturak apurtzea haiekin elkarbizitzea baizik.
Bihotz eta buruen hormetan durundatzen da bizitza gu saiatzen garen bitartean. Hori izan daiteke eszenatokian harrapaturik dauden bi komikoen amets gaiztoa. Metafora bisualen dantza bat, non agerian geratzen den haien arteko harremana ehuntzen joan den amarrua.
Hori gure istorioa izan daiteke. Bizitzarekin bat batzen gaituen olerkiari buruz hitz egitenduen ikuskizun komikoa.
Txotxongilo-antzerkiaren eta mugimenduaren nazioarteko panoraman erreferentziazko konpainietako baten jakinduriak (Zero en conducta) eta clown bikain batek (Delfin Caset) mimoz eta zehaztasunez gidatutako sorkuntza-prozesua.

Zuzendaritza: ymedioteatro, Zero en Conducta y Delfín Caset
Aktoreak eta txotxongilariak: Álex Ramos y Santos Sánchez
Eszenografia disenua: ymedioteatro
Eszenografia eraikuntza: ymedioteatro  
Diseñu grafikoa: Olaavi Naamio
 Diseñu eta zuzendaritza teknikoa: Anette Malaussène y Álex Ramo

Ymedioteatro
ymedioteatro arte eszenikoen konpainia bat da, profesional talde egonkor batek osatua. Talde hori garatzen joan da testu-antzerkian, objektuetan, clown-ean eta abarretan dabiltzan lanetan oinarritutako proiektu artistiko komun bat garatzeko.
Sormen-ibilbide ausart bat non diziplina anitzekoak eta hunkigarriak diren ekoizpenak definitzen dituen, eta Andaluziako erreferentziazko eta nazioarteko proiekzio handieneko konpainia gisa kokatzen duena.
2006. urtetik hona konpainiak sei ikuskizun ekoitzi ditu, eta horiekin parte hartu du Espainiako sare, zirkuitu, azoka eta jaialdi garrantzitsuenetan (Fira Tárrega, FETEN, Fira de Titelles de Lleida, eta abar.).
2012an nazioarteko jauzia egin zuen SIE7E ikuskizunarekin, saio bakoitzeko 15 ikuslerentzako edukiera duen miniaturazko antzoki baten barruan antzezten diren objektuekin sortutako txotxongiloen proposamen berritzailearekin.
Ekoizpen honen arrakastari esker, ohiko konpainia bihurtu da kaleko arteen, objektuen antzerkiaren, antzerki bisualaren, txotxongiloen eta joera eszeniko berrien Europako jaialdi garrantzitsuenetan.
Izan ere, azken urteotan, lanaren % 80 atzerrian egiten dute.
Bere azken ikuskizunak, EcO izenekoak, bere objektu-antzerki pertsonala clown, mugimendua eta mimoarekin uztartzen ditu, oso ikuskizun bisual batean, giza harremanei, haien samurtasunari eta tiranteei buruzko hizkuntza unibertsal batekin.