ANNA MEZZ |  Euskadi

“Shimai 姉妹 Sisters”

2019ko ZINEGOAK JAIALDIA | Erabateko estreinaldia

otsailak 23, 20:00etan
otsailak 24, 19:00etan.
Dantza eta Antzerkia

Bidaia batean murgilduta dauden hiru lesbiana japoniar. Punk japoniar garaikidea. Feminismoa Wa. Butoh-ren antzinako historian, loratzen ari diren gereziondoz betetako lorategietan, Miya Misaoka-rekin batera. Partekatutako fluxuen intimitatea. Behin eta berriz dantza egitea.
Amatasuna bakartasunean, eulien soinuarekin. Eguneroko ekintzak elkarrekin, etxe barruan. Maitasuna. Beldurrari eta jazarpenari buruz hitz egitea. Behin eta berriz dantza egitea. Aurre egitea, defendatzeko bat egitea. Matxista izatearekin arazorik ez duten gizon boteretsu eztabaidaezinen aurrean ikusezin izatea.
Japonieraz hitz egitea. Zanpatzen gaituzten tradizioak. Behin eta berriz dantza egitea. Behin eta berriz dantza egitea. Behin eta berriz dantza egitea. Murgiltzea: urperatzea, urpean igeri egitea.

Emakumezko hiru aktore egongo gara eszenan. Horietako bi dantzariak ere badira, eta bestea, berriz, disckjockey-a.
Ikus-entzunezko artista batekin eta arkitekto batekin elkarlan estuan egongo gara, espazio eszenikoa sortzeko.
Suzuki antzezte-metodoaren mugimendu-analisiaren teoriak eta Yoko Ono eta Chiharu Shiotao artista feministen partitura eskultorikoak eta performanceak hartuko ditugu oinarritzat.

«Behatu» esaten nion nire buruari, eta besteen lerroez eta mugimenduez ohartu behar nintzen. Hori egitean, lerro eta mugimendu sinesgarriak lortzen genituen. Ez genuen buruarekin antzeztu behar, bihotzarekin baizik. Egur zaharra moztu behar da, eta duzun guztia eman, gure energia guztia erabili. Ikusi nuen hori zela antzeztea. Kyoko Kagawa