La Fundicionen programazioa eta bertako dantza eta antzerki ekitaldiak une honetako gertakizun soziokulturaletariko bat dira, eta hori ez bakarrik arte eszenikoen inguruan lagin garrantzitsu bat direlako, zerbait esanguratsuagoagatik baino, hots kultura kudeaketaren eremuan hartzen duen zereginagatik hain zuzen.

La Fundicion, arteak eta artistak, entitateak, bazkide pribatuak eta erakunde publikoak biltzen diren toki bihurtu da, eta hizkuntza ezberdinen komunikaziorako eta horien arteko elkar eraginerako ubide bilakatu.

Joera berriek behar duten leihoa. Nazio eta nazioarteko sormen zirkuituetako derrigorrezko erreferentzia puntua. Arte lerroen hedakundean eta gainerako erakunde eta proiektuen arteko koordinazioan partaidetasun aktiboa izateko konpromisoa hartuta, mendekidetasunaren erdigunea den ekimen pribatua.

BEGIRADA BEREZIAK JOERA OROKORREN AURREAN

BEGIRADA
BEREZIAK
JOERA
OROKORREN
AURREAN

1986tik: sorketa garaikidearen Agerraldi- eta Suspertze-gune bat izan da.

1995etik: Agerraldi Gune izaten jarraitzen du eta Baliabide Zentro bezala lan egiten hasten da EAEren baitan Sorketa Dantza finkatzea lortzeko, bere garapen artistikoa eta materiala eta eszena-hizkuntzen berrikuntza sustatu eta artisten eta egituren arteko lankidetza bultzatuta.

2000tik: Sorketa Garaikidearen agerraldirako Gunea oro har, ikerketa, sorketa, sentsibilizazio eta prestakuntza iraunkorrerako Baliabide Zentroa izan da.

Barrurako/kanporako norabidean lan egitearen konstantearekin: tokiko sortzaileei laguntza eta euren ikusgarritasuna estatuko eta nazioarteko konpainien presentziarekin konbinatzen baititu.

Lehenengo Zentro espezializatua delako eta bere iraupen-denboragatik, La Fundición oinarriko jarduera, etengabeko laguntza eta ikusgarritasuna eta, ondorioz, Eusko Autonomi Erkidegoan dantzaren iraunkortasuna eta gaur egungo presentzia sortu diren tokietariko bat izan da. Modu berean eta, hedaduraz, bere nortasun-ikurrak Sorketa Garaikidea eta Joera Berria dira.

38 urtetan zehar erkidegoa, eduki artistikoak, parte-hartzeko eredu aktiboak eta ekoizpen-era berriak eta artisten eta ikusleen arteko harremana bultzatzen duen gune partekatua sortu ditu. Bere espezifikotasunagatik La Fundición programazioaren agindu emaile ikusi izan da eremu profesionaletan.