OSTEGUNA 19:30etan | Antzerki
Kabia Teatro & Teatre de L´enjòlit
“El alimento de las moscas”
OSTIRALA 15 19:00etan | Film – Dantza
Lali Ayguadé Company
“Gizakishort” Film 7´
“Gizaki” Dantza 25´
OSTIRALA 22 19:00etan | Soinu-ikerketa-Dantza
Isaak Erdoiza – Nazario Díaz
“Fuego Verde”

Lekua: LA FUNDICION
Dia: urriak | 11:00h -14:00h
Prezioa: 15 € (Ostiraleko ikuskizunerako sarrera barne)
WORKSHOP | LALI AYGUADÉ & AKIRA YOSHIDA
Lanerako elkarrekiko oinarri bat hartuz abiapuntutzat, Lalik eta Akirak mugimendua, sormena eta antzezpena bilatzeko tresnak konpartituko dituzte parte hartzaileekin.
Grabitatea esperimentatuz nahiz pisua han eta hemen banatuz eta transferituz, norbera lasaituz eta/edo tenkatuz, tailer fisiko honek lagundu egingo dio dantzariari bere gorputza konprenitzen inprobisazio-jarraibide oso argien bidez.
Lalik eta Akirak, halaber, antzezpen- eta sorkuntza-lanak konpartituko dituzte, eta, hala, mugimendua ohikoa den lekua baino haratago eroango dituzte parte-hartzaileak. Ahotsa erabiliko dute, emozioak, eta libre dauden alderdietan bilduko dute arreta, keinua, mugimendu abstraktua eta, antzerkizkotasuna adieraztearren;, dantzariak beren buruaren alderdi berriak ezagutzera eroango dituzte.
Lali Ayguadé-k Institut del Teatre institutuan ikasi zuen, eta P.A.R.T.S. belgikar eskolan sartu zen, zeina Anne Teresa Keersmarker-ek zuzentzen baitzuen. Danimarkan ere lan egin du Publik Eye konpainiarekin, Carmen Mehner dramagilearekin; baita ere Londresen, Akran Khan Company konpainiarekin eta Hofesh Shechter-ekin; eta, halaber, Marcos Morau-rekin, La Veronal konpainiaren zuzendariarekin, Roberto Olivan-ekin eta Baró d’Evel-ekin.
2013an, bi duo labur sortu zituen: Incógnito eta Saba. 2015ean, Kokoro, bere lehen lan luzea, Mercat de les Flors-ekin eta Temporada Alta-rekin ekoitzia. 2016an, Julian Sicard akrobatarekin batera, De camino al otro lana sortu zuen. 2017an, iU an Mi sortu zuen, bere bigarren lan luzea. 2018an, elkarlanean jardun zen Guihem Chatir-ekin, Here produzitzen, eta 2020an, Hidden estreinatu zuen Temporada Alta-n, amaiera emanez nortasunaren gaineko pieza luzeen trilogiari. Halaber, Gizaki, berrogeialdian, Akira Yoshida-rekin elkarlanean sortu zuen.
Akira Yoshida goiz hasi zen break dance-an, eta 60 sari baino gehiago irabazi ditu Espainian, Frantzian, Argentinan eta Austrian. 23 urterekin, artista eszeniko izateko eta dantza garaikiderako bideari ekin zion. Beka bat lortu zuen eta SEADen (Salzburgoko Dantza Esperimentalaren Akademia) egin zituen ikasketa artistikoak, eta Hungry Sharks konpainian hasi zen, “Hidden in Plain Slight” lanean . Francisco Córdobaren Physical Momentumn konpainian ere parte hartu zuen, To be lanean, eta Roberto Oliván-ekin ere bai haren Cuculand Souvenir produkzioan. Halaber, Ceren Oran-en Quién es Frau Troffea? 7 orduko lanean ere aritu zen, zeina 11 egunez egon baitzen Munich-en eskainia.
Akirak, bestalde, bakarka ere egin du lan: Home lana sortu zuen, eta hiru urteko itzulia darama harekin, eta, halaber, Burial of The Bark (2019-2020) sortu zuen. Gainera, hainbat duo sortu ditu: Gizaki, Lali Ayguadé-rekin batera; Hito, Chey Juradorekin batera; Ahotsak, Ziomara Hormaetxerekin batera; eta The ignominious of being an interpreter, Dunya Narli-rekin batera.
Beste konpainia batzuekin nahiz bakarka egindako lanez gainera, Akira, Laly Ayguadé-ren laguntzaile gisa ere ibili da Verve Company-ren Shelter lana sortzen. Berriki, Hidden produzitzen ari den taldean sartu zen, zeina Lali Aiguadé Company-ren produkzio bat baita, eta munduan zehar aurkezpenak eta tailerrak eginez ere ematen du denbora.